Fun & Serious Game Festival bideojoko jaialdiak bere kartel ofiziala dauka honezkero
2012-07-05 12:14 kulturbizRaúl Rodriguez Zabalza diseinugile grafikoa Fun & Serious Game Festival bideojoko jaialdiak bere kartel ofiziala hautatzeko egin dauen lehiaketearen irabazlea izan da. Kartel hau, Jaialdiko bigarren edizinoaren irudia izango da.
Raúl Rodriguez Zabalza diseinugile grafikoa Fun & Serious Game Festival bideojoko jaialdiak bere kartel ofiziala hautatzeko egin dauen lehiaketearen irabazlea izan da. Kartel hau, Jaialdiko bigarren edizinoaren irudia izango da.
Lehiaketea Fun & Serious Game Festival-aren webgune ofizialean egin da eta arrakasta handia izan dau, izan be, danetara 410 diseinugilek hartu dabe parte eta 650 kartel aurkeztu dira.
Alfonso Gómez Jaialdiko zuzendarikidearen berbetan, lehiaketea guztiz arrakastatsua izan da, bai aurkeztu diran kartelen kopuruagaitik, baita euren kalidadeagaitik be. Oso gatxa izan da bakar bat aukeratzea, baina, nire ustez, irabazleak bikain adierazoten dau gure Jaialdiaren irudia, bideojokoen industriari gure gizartean merezidu dauen lekua emon nahi deutsagulako.
Lehiaketearen deialdia joandako hilean, bagilean egin eben eta bertan parte hartzeko baldintza bakarra egoan: kartela diseinetako orduan Jaialdiaren logotipoa oinarri hartzea. Holan, 1.500 euroko saria irabazteko asmoz, asko izan dira lanak aurkeztu dituenak Jaialdiaren irudi bilakatzeko helburuagaz. Fun & Serious Game Festival-ak, barriz, jenteagaz ahalik eta alkarreragin handiena bilatu dau formula honen bidez.
Lehiaketako irabazlea izan dan Raúl Rodriguez Zabalzak bere diseinua zelan sortu dauen azaldu deusku: Diseinu grafikoaren barruan, tipografia da nire indarguneetako bat. Graffitiakaz gertatzen dan legez, nire ustez, letrak zeozer kontetako dagozan modurik onenetakoa dira. Eta inspirazinoa arratoiaren kableak eukan toles bat, 'e' formakoa, ikusi nebanean etorri jatan. Hortik abiatuta, kartelaren diseinua hasi zan.
Izaera internazionala dauen bigarren edizino honegaz, Fun & Serious Game Festival jaialdia erreferente bilakatu da Estadu mailan dagozan mota honetako ekimenen artean. Jaialdia Bilbon egingo da zemendiaren 26tik abenduaren 2ra, eta bere helburua aisialdiko bideojokoak zein bideojoko serioak (Serious Games) saritzea izango da. Izan be, bideojokoetako teknologiak gero eta gehiago apliketan dira osasuna, barrikuntzea eta kulturea lako arloetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!