UEUk lau graduondoko barri eskainiko ditu hurrengo ikasturtean

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-06-20 15:11   kulturbiz

Udako Euskal Unibersidadeak 2012/2013 ikasturterako lau graduondoko barri aurkeztu ditu: Euskal pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendeetan, Itzulpegintzea eta teknologia, Neuroerrehabilitazioa eta Hondakinen kudeaketea eta tratamendua. Laurak EHUgaz alkarlanean prestau ditu. Izena emoteko epea irailaren 15ean amaituko da.

Udako Euskal Unibersidadeak 2012/2013 ikasturterako lau graduondoko barri aurkeztu ditu: Euskal pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendeetan, Itzulpegintzea eta teknologia, Neuroerrehabilitazioa eta Hondakinen kudeaketea eta tratamendua. Laurak EHUgaz alkarlanean prestau ditu. Izena emoteko epea irailaren 15ean amaituko da.

UEUko zuzendari Karmele Artetxek eta UEUko Unibersidade-ikasketetako aholkulari Iñaki Alegriak aurkeztu ditue graduondokoak, Bilbon. Orain hamar urte ekin eutson UEUk graduondokoen bideari, Hizkuntza telnologiak izeneko EHUko espezialista tituluagaz. Ordutik, euskerazko graduondokoen eskaintzea ugaldu bada be, Artetxeren esanetan, oraindino aukera gitxi dagoz euskeraz maila honetan, horregaitik UEU buru-belarri dabil euskal graduondokoen eskaintza oparoagoa egon daiten.

Datorren ikasturtea, EHUk 44 berezko titulu izango ditu, horreetatik 7 euskeraz. Euskerazko 6 UEUk antolatu ditu edo laguntzaile izan da. Lau graduondoko barriak EHU eta UEUren artean sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker egin ahal izan dirala azpimarratu dau Artetxek. Benetan eskertzen dogu EHUk egindako apostua, adierazo dau. UEUko sailek egindako esfortzua be gogoan izan dau, lan handia egin dabe, ikaragarria. UEUko Filosofia, Soziologia, Informatikea, Itzulpengintzea, Osasuna eta Kimika Sailak atondu ditue ikastaroak.

Bizi osorako irakaskuntzearen arloan kokatu ditu Iñaki Alegriak gradundoko barriak, etenbako prestakuntzearen barruan, hain zuzen be. Gaztaroan bakarrik ikastearen paradigmea guztiz aldatu da, eta gaur egun ikastea bizi osora zabaldu da. Hurrengo urteetan joera hau -azaldu dau Alegriak- indartu egingo da, horregaitik masterrak, berezko tituluak, udako ikastaroak... be gehiago izango dira.

Lanbideagaz eta arloetako alde praktikoagaz lotura estua dabe graduondoko barriek, beharrean dagozanentzako sano aproposak. Lanean dagozanek jarraitzeko moduko graduondokoak dira, ordutegi eta teknologi barriek eskaintzen dituen aukerei esker, argitu dau.

Etxetik egin daitekez ikastaroak, baina tarteka-tarteka saio presentzialak egongo dira, eta lan praktikoak be leku handia izango dau. Bost ezaugarri nagusi ditue graduondokoek, arduradunek eurek nabarmendu dabenez: gauregunekotasuna, diziplinartekotasuna, praktikei garrantzi berezia, alkarlana sektoreko enpresa eta erakundeekaz eta graduau barri eta profesionalen arteko lankidetzea.

Graduondokoen ganeko informazino osoa, edukiak, irakasleak, metodologia, matrikulazinoa eta abar, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu