Berreginen Museoak Venusen eta Marteren maitasun istorioari buruzko bideo bategaz ospatuko dau San Balendin Eguna
2013-02-13 12:39 kulturbizVenusen eta Marteren arteko maitasun istorioa mitologia klasikoko erakargarrienetakoa da. Bien arteko ezkutuko maitasuna Bilboko Arte Berreginen Museoan gogoratuko da San Balendin Egunean, maitasun abentura erromantikoa kontetan dauen bideoa eskainiz.
Bilbao Art District, uria nazinoarteko arte zirkuituan kokatzeko
2013-02-12 10:16 kulturbizZabalguneko galeria, museo eta kultur eragileek Bilbao Art District ekimena aurkeztu dabe. Bilbo artearen nazinoarteko zirkuituan kokatzea da proiektuaren helburu nagusia. Hasteko, maiatzaren 3tik 5era Arteen Asteburua antolatuko dabe.
Gaitzerdiren eskutik, Marquez, Shakespeare edo Poe lako idazleen irakurketa dramatizatuak Bilbon
2013-02-11 13:46 kulturbizVoz y letra para Bidebarrieta Kulturgunea eguen honetan, hilaren 14an, hasiko da, (19:30ean), Gabriel García Márquezen ipuinen aukeraketeagaz, eta hilero, mundu osoan ezagunak diran idazleen testuakaz gozetako aukerea eskainiko dau. Halan da be, ekialdeko, Eskandinaviako eta Afrikako kontakizun edo ipuin tradizionalentzako lekua be izango dau.
Bidebarrieta Kulturguneak 'Darwinen Eguna' ospatuko dau
2013-02-07 13:18 kulturbizDatorren martitzenean, hilak 12, 204 urte beteko dira Charles Darwin, Alfred Russel Wallacegaz batera eboluzinoaren teoriaren asmatzaileetako bat, jaio zanetik. Bidebarrieta Kulturguneak egun hori ospatuko dau beste urte batez, gizakiaren eboluzinoari buruzko zientzia zabalkunderako berbaldi bigaz.
Ingelesezko ipuin-kontalarien emonaldiak izango dira Bilbon zezeilean eta martian
2013-02-07 10:50 kulturbizIngelesez idatzitako liburuen iruzkin laburren lehiaketea be antolatu dabe. Hiru kategoria dagoz: 6 urte artekoak, 7 eta 9 urte bitartekoak eta 10 eta 13 urte bitartekoak. Umeek irakurri daben liburuari buruzko iruzkina aurkeztu beharko dabe, kategoria bakotxean neurri batekoa.
San Telmo Museoa 2013ko Europako Museo Onenaren sarirako izentau dabe
2013-02-05 17:04 kulturbizDonostiako San Telmo Museoa 2013. urteko Europako Museo Onena saria jasoteko hautagaien artean sartu dau Museoen Europako Foroak. EMYA sariaren epaimahaiak oraintsu egindako bilkuran 2013ko hautagaien museoen zerrendea osotu dau, Europako Kontseiluko 21 herrialdetako 28 museo dagoz, tartean museo donostiarra.
Berbaldiak, erakusketak eta jardunaldiak, Bizkaiko Foru Liburutegiko aurtengo egitarauan
2013-01-29 14:49 kulturbizLetrak eta futbola mahai-inguru eta berbaldi zikloak abiatuko dau zezeilaren 7an Bizkaiko Foru Liburutegiko kultura egitaraua. Aurten be, irakurle taldeak, sormen tailerrak, erakusketak eta jardunaldiak atondu ditue liburutegian.
'Gernikako bonbardeaketa eta beren nazioarteko oihartzuna' liburua plazan
2013-01-29 14:39 kulturbizGernikako Bakearen Museoa Fundazinoak eta Gernikako Bonbardaketeari buruzko Dokumentazino Zentruak liburu hau argitaratu dabe: Gernikako bonbardeaketa eta beren nazioarteko oihartzuna.
V. 'Artistak Egoitzan'-ek Euskadiko artistak eta euskeraz egindako ikerketa edo produkzinoak izango ditu ardatz
2013-01-28 13:05 kulturbizAurtengo edizinoan ekimenak Euskal Herriko profesionalen, artisten eta taldeen lana eta euskeraz egindako ikerketa edo produkzinoak bultzatu nahi ditu. Hori dala eta, parte-hartzaileak Euskadiko konpainiak eta artistak izango dira. Martiaren 27ra arte aurkeztu ahal izango ditue euren proiektuak.
Nafarroako ikastolak liburuak askatzen dabilz
2013-01-25 10:21 kulturbizBadago gure inguruko gizarteari Nafarroako Ikastolek transmitidu nahi deutsien mezu bat: inplikauta dagozala jakintza eta kultureagaz eta hori erakusteko ekintza bitxi bat egitea proposatu dabe. Urtarrilaren 24tik aurrera ikastola guztietan liburuak askatzea gizarteari oparitzeko.
Umeen zein gurasoen parte-hartzea bultzatuko dau aurten Bilboko Udalaren Ikusi eta Ikasi programeak
2013-01-09 14:25 kulturbizFamilietan euskerearen erabilerea bultzatzea eta astialdirako eskeintza oparoa eskeintzea dira Ikusi eta Ikasi programearen ardatzak.
UEUk 'Euskal Herriko pentsamenduaren gida' argitaratu dau
2013-01-09 10:13 kulturbizLiburuaren sorrerea eskutik helduta dator 2012-2013 abian jarritako Euskal Herriko Pentsamendu Kritikoa XX. eta XXI. mendeetan graduondokoagaz. Graduondoko hori, gida barria legez, euskal eremu akademikoan atzemoten dan hutsune bat beteteko helburuagaz sortu da.
Kultur Leioak musika eta antzerki egitarau ederra dakar 2013an
2013-01-08 14:43 kulturbizKultur Leioak bagilera bitarteko kultur egitaraua aurkeztu dau. Musikea eta antzerkia izango dira osogai nagusiak. Luxuzko egitaraua atondu dabela nabarmendu dabe Leioako kultur arduradunek.
Umeentzako hamaikatxu jarduera, Bilboko udal liburutegietan
2013-01-07 17:32 kulturbizBilboko liburutegi sareak familia osoarentzako jarduera programea prestau dau. Tailerrak, berbaldiak eta ipuin kontalarien saioak atondu ditue, 40 ekitaldi danetara. Irakurketa bultzatu, liburutegien alderdi ludikoenaz gozau eta ezagutzearen alor guztiak lantzea dira egitarauaren helburuak.
'Goazen Txinara!' euskal artistentzako programearen aurtengo edizinoa martxan da
2013-01-07 10:59 kulturbizGoazen Txinara! euskal artistentzako egoitza-programearen 2013ko deialdia abiatu barri dau Pekingo MA Studiok, Etxepare Institutua eta EHUren laguntzinoagaz. Ekimenari esker, euskal artista bik Txinara beharrera joateko aukerea eukiko dabe. Eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 30ean amaituko da.
Margarita Maria Lopez de Maturana dohatsuaren museoa inaugurauko dabe Berrizen
2013-01-03 12:52 kulturbizMargarita Maria Lopez de Maturana dohatsuri buruzko museoa edegiko dabe arrastian Berrizen, Mesedetako komentuan. Museoa ezagutzeko bisita gidatua egingo dabe, eta ostean, Mario Iceta Bilboko gotzainak mezea emongo dau.
'Bilboko gabon-kantak' liburua kaleratu dabe Auspoa sailean
2013-01-02 12:06 kulturbizBilboko gabon-kantak (1755-1832) liburua argitaratu barri dau Gipuzkoako Foru Aldundiak Auspoa sailean. Antonio Zabalak Bilboko hainbat eleizatan batutako abestiak jaso ditue. Pello Esnal eta Jabier Kaltzakorta arduratu dira testuak atontzeaz.
'Txokolatea eta bizkotxoak' Bilbon urtarrilaren 15etik aurrera
2013-01-02 11:37 kulturbizKulturaz gozau nahi dogu, sortzaileak bere horretan ezagutu, entzun. Kulturearen plazerrak edozein txoko hartu leikela azaldu. Ohiko tokietatik kanpo kultureak be espazioa dauela eta behar dauela aldarrikatu nahi dogu.
UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak 11 liburu kaleratu ditu aurten edizino digitalean
2012-12-28 10:46 kulturbizLiburu elektronikoen eskaintzeari jagokonez, UPV/EHUk, formatu barri horrek dauen garrantziaz jaubetuta, apustu estrategikoa egin dau edizino digitalaren alde. Hain zuzen be, UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak bere webgunean (www.ehu.es/argitalpenak) 11 lan ditu eskuragarri formatu horretan, horreetako batzuk doban.
Gernikako Astra espazioa inauguretako egitarau oparoa atondu dabe
2012-12-21 12:41 kulturbizAstragaz bizi gehiago lemapean, hainbat ekitaldi antolatu ditue egunotan Gernikako Astra gune barrituan. Egitaraua hilaren 22an hasi eta urtarrilaren 5ean amaituko da. Musikea, erakusketak, umeentzako jokoak, jantzea, bertsoak... osogai ugariko eskaintzea atondu dau Astra Koordinadorak.
Arrazoi betea du Arejitak gauzak alferrik gordetze horrekin.
Ea noiz aplikatzen dion kontua bere buruari, eta ea noiz hasten den...
»» Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. ...