UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak 11 liburu kaleratu ditu aurten edizino digitalean

Bizkaie! 2012-12-28 10:46   kulturbiz

Liburu elektronikoen eskaintzeari jagokonez, UPV/EHUk, formatu barri horrek dauen garrantziaz jaubetuta, apustu estrategikoa egin dau edizino digitalaren alde. Hain zuzen be, UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak bere webgunean (www.ehu.es/argitalpenak) 11 lan ditu eskuragarri formatu horretan, horreetako batzuk doban.

UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak 2012. urtean 28 titulu argitaratu ditu; horreetatik 11 jatorriz euskeraz idatzitakoak dira eta ganerako 17ak itzulpenak. Gidor Bilbao, UPV/EHUko Euskara eta Eleaniztasuneko errektoreordeak adierazo dauenez, publiko zabalarentzako ikusgarria ez izan arren, garrantzi handia emoten deutsagu testu zientifiko eta akademikoen itzulpen lanari, euskera zientifiko-akademikoa zabaltzeko ezinbesteko bidea dalako. Eta, gainera, lan horrek beste unibersidade eta argitaletxe batzuekandik bereizten gaitu. Azpimarratzekoa da, baita be, aurten, lehenengoz, hamaika liburu formatu digitalean bakarrik argitaratuak izan dirala.

Papelean argitaratu diran liburuei jagokenez, beste hizkuntza batzuetatik euskerara itzulitako sei testuliburu topau daitezkez: Gizarte-kognizioa, Kirol-entrenamenduaren oinarriak eta kontzeptuak, Makina elektrikoak. Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazio-ariketak, 10 gako. Argudiatzeko eta frogak erabiltzeko gaitasunak, Energia berriztagarriak. Eskuliburu teknikoa eta Diseinu esperimentala bizi-zientzietarako. Bestalde, pentsamenduaren historian garrantzitsuak izan diran autoreen obrak euskeraz batzen dituan Limes bildumako liburuki bi be badagoz: Immanuel Kant-en Etika eta politika (Bakearen auzia) (18. zenbakia) eta Tomas Jefferson-en Virginiari buruzko oharrak (19. zenbakia). Azkenik, Zientziaren dibulgazinorako ZIO (Zientzia Irakurle Ororentzat) bildumak zenbaki barri bi plazaratu ditu: Antonio Damasio-ren Descartesen hutsegitea (ZIO 15) eta Dava Sobel-en Longitudea (ZIO 16).

Jatorriz euskeraz idatzi eta papelean argitaratu diran liburuen artean, Euskal Herrian goi mailako irakaskuntzearen lehen pausuen nondik norakoak batzen eta azaltzen dituan Mikel Aizpururen Amets baten oinordekoak gara. 1936ko Euskal Unibertsitatea eta Patxi Salaberri Muñoak hainbat idazleri egindako galderen erantzunak batzen dituan Idazleei galdezka aitatu daitekez. Euskal Literatura Sailaren barruan, barriz, Egungo euskal antzerkiaren historia topau geinke, hainbat egilek idatzitakoa.

Koedizinoan be hainbat liburu argitaratu ditu UPV/EHUk: Jon Suduperen Oi, Europa, Miguel de Unamuno saiakera sarian gailendutako lana (Bilboko Udalarekin batera), hainbat egilek sortutako Emakumea, hitza eta bizitza. Emakume Abertzale Batza, 90 urte (Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera), Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan titulupean Aiora Jakak idatzitako tesia (Euskaltzaindiagaz batera), eta Dabid Anauten Hizkuntzaren barrurako atea (UEUgaz batera).

Edozelan be, aurtengo nobedade garrantzitsuenetako bat liburu elektronikoen eskaintzea da, UPV/EHUk, formatu barri horrek dauen garrantziaz jaubetuta, apustu estrategikoa egin dauelako edizino digitalaren alde. Hain zuzen be, UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak bere webgunean (www.ehu.es/argitalpenak) 11 lan ditu eskuragarri formatu horretan, horreetako batzuk doban. Hain zuzen be, honako honeek dira formatu digitalean bakarrik argitaratutako liburuak: Bero- eta masa-transferentzia. Hurbilketa praktikoa, Seinale-prozesaketa digitala, Eraikingintzaren Kode Teknikoa, Zer da kasuzko gizarte-langintza? Sarrera gisako deskribapen bat beste hizkuntza batzuetatik euskerara itzulitako testuliburuak, Legeak bildumako Aldi baterako lanerako enpresen legea. Gizarte arloko arau-hauste eta zehapenen legea. Askatasun sindikalaren Legea (13. zenbakia), Botere Judizialaren Lege Organikoa (14. zenbakia) eta Lehiari buruzko Legeria (15. zenbakia), Juan M. Aguirregabiriaren Grabitazioa eta kosmologia testuliburua, UPV/EHUko Euskara Zerbitzuaren EHULKUren aholkuak: fitxa didaktikoen bilduma (2006-2010), Euskara Zerbitzuak eta Psikologia Fakultadeak alkarlanean egindako Sexologiako hiztegia, eta Elena Agirre, Inmaculada Lecubarri eta Jose Mari Eguzkitzaren Praktiketan SPSSrekin ariketa bildumea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu