'Gernikako bonbardeaketa eta beren nazioarteko oihartzuna' liburua plazan
2013-01-29 14:39 kulturbizGernikako Bakearen Museoa Fundazinoak eta Gernikako Bonbardaketeari buruzko Dokumentazino Zentruak liburu hau argitaratu dabe: Gernikako bonbardeaketa eta beren nazioarteko oihartzuna.
Gernikako Bakearen Museoa Fundazinoak eta Gernikako Bonbardaketeari buruzko Dokumentazino Zentruak liburu hau argitaratu dabe: Gernikako bonbardeaketa eta beren nazioarteko oihartzuna. Kontua da ze bonbardaketearen 75. urteurrena ospatzeko ekintzen programearen barruan nazinoarteko sinposioa antolatu zala. Nazinoartean izan eban zabalkundea eta gaur egunera arte izan dauen eragina aztertzea izan ziran helburu nagusiak. Gai honetan adituak diranak jazoera honek izan eban eragina aztertu eben, bai politikan bai gizartean munduko hainbat herrialdetan, esaterako Alemania, Italia, Frantzia, Estadu Batuak eta Erresuma Batua.
Ekitaldian gai honetan adituak diran persona honeek parte hartu eben: Walther Bernecker, Nicholas Rankin, Xabier Irujo, María Rosa de Madariaga eta Santiago de Pablo, besteak beste.
Sinposio honen fruitua argitaratu barri dan liburua da. Gernika-Lumoko Historia Bildumaren 9. alea da honezkero eta Gernikako Bakearen Museoko liburudendan erosi ahal izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!