'Bilboko gabon-kantak' liburua kaleratu dabe Auspoa sailean
2013-01-02 12:06 kulturbizBilboko gabon-kantak (1755-1832) liburua argitaratu barri dau Gipuzkoako Foru Aldundiak Auspoa sailean. Antonio Zabalak Bilboko hainbat eleizatan batutako abestiak jaso ditue. Pello Esnal eta Jabier Kaltzakorta arduratu dira testuak atontzeaz.
Bilboko gabon-kantak (1755-1832) liburua argitaratu barri dau Gipuzkoako Foru Aldundiak Auspoa sailean. Antonio Zabalak Bilboko hainbat eleizatan batutako abestiak jaso ditue. Pello Esnal eta Jabier Kaltzakorta arduratu dira testuak antolatzeaz.
Hil aurretik ia prest eukan Zabalak liburua, berbaurrea be idatzita egoan. Kanta gehienak 2005. urtea baino lehen batu zituan, baina, Esnal eta Kaltzakortaren arabera, 2008an be baten batzuk gehitu ziran, 1803 eta 1830 urtekoak hain zuzen be. Antza danez, 1964. urte inguruan bazituan daborduko hainbat kanta aztertuta.
Zabalaren karpetan ia topau zituen lez argitaratu ditue testuak, eta bere berbaurreaz gan, Kaltzakortaren epilogoa gehitu dabe. Kanta askoren egilea Bizenta Mogel ete zan uste eban Zabalak. Bertso-papera zera izan zan: bertso-sail idatzia, papeletan inprimatua eta herriz-herri zabaldua. Baina, noiz izan eban hasierea? Beharbada Bilboko gabon kanta honeetan, dino Zabalak berbaurrean.
Antonio Zabala 2009an hil zan. Berak sortu eban Auspoa, 1961ean, euskal literatura herrikoia ikertu, zabaldu eta sustatzeko asmoz. Bilduma hau hainbat argitaletxeren bidez argitaratu ostean, 2003 Gipuzkoako Foru Aldundiak hartu eban argiratzen segiduteko konpromisoa. Hil baino lehen, Pello Esnal, Javier Kalzakorta eta Joxemari Iriondoren esku utzi eban Auspoa proiektuaren ardurea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!