Berreginen Museoak Venusen eta Marteren maitasun istorioari buruzko bideo bategaz ospatuko dau San Balendin Eguna

Bizkaie! 2013-02-13 12:39   kulturbiz

Venusen eta Marteren arteko maitasun istorioa mitologia klasikoko erakargarrienetakoa da. Bien arteko ezkutuko maitasuna Bilboko Arte Berreginen Museoan gogoratuko da San Balendin Egunean, maitasun abentura erromantikoa kontetan dauen bideoa eskainiz.

Venusen eta Marteren arteko maitasun istorioa mitologia klasikoko erakargarrienetakoa da. Bien arteko ezkutuko maitasuna Bilboko Arte Berreginen Museoan gogoratuko da San Balendin Egunean, maitasun abentura erromantikoa kontetan dauen bideoa eskainiz.

Venusek, maitasunaren jainkosak, maitasun istorio ugari eta entzutetsuak izan zituan, eta horreen arteko ezagunenetakoa Martegaz, erromatar mitologiako gerraren jainkoagaz, izan eban. Venus, edertasun handiko jainkosa, Vulkanogaz ezkontzera behartu eben, beti be sutegiko lanean ebilen jainko errementari, herren eta motzagaz. Beraz, ez da harritzekoa neska gazte ederrak askoz be lirainagoa zan eta beti burrukarako prest egoan Marte jainkoari erreparetea.

Vulkano gorri eta gori-gori egozan metalakaz lanean ebilen bitartean, Venus eta Marte alkarregaz egoten ziran errementariaren ohean bertan. Baina gau batean Marte, maitasunaren gorabeheren ondorioz nekatuta, lo geratu zan, eguna argitu arte eta Heliosek, Eguzkiaren jainkoak, maitaleak ikusi zituan. Berehala Vulkanori azaldu eutson ikusitakoa. Errementariak, jeloskortasunak itsututa, sare magikoa egin eban, ohearen gainean zintzilikatu eta sareagaz maitale biak harrapau zituan. Sarean harrapauta, Venus eta Marte ganerako jainko guztien aurrean agirian jarriak izan ziran, jentaurreko lotsa eta burlarako.

Venus eta Marteren arteko maitasun istorioak hainbat seme-alaba emon zituan, horreen artean Kupido, maitasunaren jainkoa. Baina, horrezaz gan, Venus eta Ankises troiatarra Eneasen gurasoak izan ziran, eta Marte Romuloren, Erromako sortzaileetako baten, aita izan zan. Jainko bien eta euren seme-alaba ezagunenen maitasun istorioak dira eguenean, zezeilaren 14an, egun osoan zehar, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Bilboko Arte Berreginen Museoan, ikusi ahal izango dan bideoaren argumentu nagusia. Ordutegia goizeko 10:00etatik 13:30era eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara bitartekoa izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu