Ingelesezko ipuin-kontalarien emonaldiak izango dira Bilbon zezeilean eta martian

Bizkaie! 2013-02-07 10:50   kulturbiz

Ingelesez idatzitako liburuen iruzkin laburren lehiaketea be antolatu dabe. Hiru kategoria dagoz: 6 urte artekoak, 7 eta 9 urte bitartekoak eta 10 eta 13 urte bitartekoak. Umeek irakurri daben liburuari buruzko iruzkina aurkeztu beharko dabe, kategoria bakotxean neurri batekoa.

Bilboko Udal Liburutegien Sareak eta British Council erakundeak ingelesezko bost ipuin-kontalariren saioak antolatu ditue zezeilerako eta martirako, Begoña, Castaños eta Deustuko liburutegietan. Horrezaz gan, ingelesezko liburuen iruzkin laburren lehiaketa bat be antolatuko da, 13 urte arteko umeei zuzenduta, eta irabazleek ingelesez idatzitako ume literaturako liburu-sorta bat jasoko dabe.

Ipuin-kontalarien saioak Begoñako liburutegian hasiko dira zapatu honetan, zezeilaren 9an, eta datorren astean (zezeilaren 14an eta 16an) Castañoseko eta Deustuko liburutegietan izango dira, danak be 5 eta 9 urte arteko umeei zuzenduta. Zezeileko azken saioa hilaren 23an izango da, Begoñako liburutegian. Zapatuetan jarduerak eguerdiko 12:00etan izango dira, eta aste barruan arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Bilboko Udal Liburutegien Sareak ipuin-kontalarien saioak antolatzen ditu aldian behin, gaztelaniaz, euskeraz eta ingelesez. Horrezaz gan, umeak eta gazteak irakurketara hurreratzeko helburua daben beste zenbait jarduera be antolatzen ditu, Bilboko Udalak jakinarazo dauenez.

Beste alde batetik, programa horren barruan, Bilboko Udal Liburutegien Sareak eta British Council erakundeak ingelesez idatzitako liburuen iruzkin laburren lehiaketea be antolatu dabe. Hiru kategoria dagoz: 6 urte artekoak, 7 eta 9 urte bitartekoak eta 10 eta 13 urte bitartekoak. Umeek irakurri daben liburuari buruzko iruzkina aurkeztu beharko dabe, kategoria bakotxean neurri batekoa.

Iruzkin laburrak (partaide bakotxeko bat) zezeilaren 23tik apirilaren 11ra bitartean aurkeztu beharko dira, Castaños, Deustu eta Begoñako liburutegietan. Sariak apirilaren 23an banatuko dira Deustuko liburutegian, arratsaldeko 18:00etan, eta kategoria bakotxaren edaderako egokiak izango diran liburuz osotutako sortak izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu