Bilbao Art District, uria nazinoarteko arte zirkuituan kokatzeko
2013-02-12 10:16 kulturbizZabalguneko galeria, museo eta kultur eragileek Bilbao Art District ekimena aurkeztu dabe. Bilbo artearen nazinoarteko zirkuituan kokatzea da proiektuaren helburu nagusia. Hasteko, maiatzaren 3tik 5era Arteen Asteburua antolatuko dabe.
Zabalguneko galeria, museo eta kultur eragileek Bilbao Art District ekimena aurkeztu dabe. Bilbo artearen nazinoarteko zirkuituan kokatzea da proiektuaren helburu nagusia. Hasteko, maiatzaren 3tik 5era Arteen Asteburua antolatuko dabe.
Bilbao Art District Itsas Museoaren, Albia lorategien, Colon de Larreategi kalearen eta Abandoibarra Pasealekuaren arteko eremua da, bertan arte galeriak, liburu-saltzaileak, antxinakoen saltzaileak, enkante-etxeak eta zaharbarritzaileak dagoz, eta han kokatzen dira bere bai, Arte Eder Museoa, Guggenheim Museoa, Itsas Museoa eta Rekalde Aretoa. Ekimenak Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren parte-hartzea eta babesa ditu.
Artea kalera atarateko asmoz, Arteen Asteburua iragarri dabe, maitzaren 3, 4 eta 5ean. Horreetan egunetan egitarau berezia izango da, kontzertuak, performanceak, erakusketa bereziak eta abar. Ganera, aretoak beranduago zarratuko ditue. Egitaraua zehatza laster jakinarazoko dabe. Asteburu horren ostean, Bilbao Art District-ek aurrera segiduko dau, auzoaren nortasun artistikoa bultzatuz, eta kalidadezko eduki kulturalak eskainiz.
Bertoko zein kanpoko artisten lanak ikusteko gunea izango da Bilbao Art District, modu berean, sortzaile gazteen proiektuak ezagutarazoteko espazioa be izatea gura dabe antolatzaileek. Kulturearen arloko eragileak, bildumagileak, kritikariak, komisarioak, sortzaileak eta turistak erakarri gura ditue.
Eguenean, hilak14, Madrilgo Arco azokan aurkeztuko dabe Bilbao Art District ekimena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!