Ikastolen Alkarteak neguko uzta barria dakarsku
2012-12-18 10:06 kulturbizEuskarri ugariko makinatxu bat joko, jolas eta jostailu barri kalerau ditu azkenaldian Ikastolen Alkarteak, CD-ROMak, DVD-ak, CDak, ipuinak eta liburuak, material osagarriak eta abar. Uzta barria zein material guztia neguko katalogoan batu dabe.
Eh11Kolore herri mobimentua jaio da, euskal gizartearen kultur aniztasunaren alde
2012-12-17 14:28 kulturbizGure gizartean bizi dogun jatorri aniztasunaren inguruan hausnartu eta eztabaidea sustatzeko asmoagaz sortu da. Egitasmo horrek euskal gizartearen kultur aniztasuna babestu eta sustatu nahi dau, berezko balio lez, joera uniformatzaile eta segregatzaileen aurrean.
Arriaga Antzokiak 'Gelatxoak eszenatokian' ikuskizun programa barritzailea aurkeztu dau
2012-12-13 10:59 kulturbizBilboko Arriaga Antzokiaren eszenatokia publikoak eta artistek konpartidutako esparru bilakatuko da lehenengo aldiz. 2013ko urtarriletik bagilera bitartean izango da, Gelatxoak eszenatokian izeneko ikuskizun ziklo barritzaileagaz. Bertoko 20 artistak baino gehiagok parte hartzen dabe ekimenean eta publikoagaz batera egongo dira eszenatokian.
Ainara Gorostitzuk hamaika etorkinen bizipenak batu ditu 'Aldamenekoak' lanean
2012-12-12 14:26 kulturbizDebako Tene Mujika bekearen emoitzea da Ainara Gorostitzu kazetariak oraintsu kaleraturako Aldamenekoak (Elkar) lana. Hamaika immigrantegaz izandako barriketaldiek osotzen dabe gipuzkoarraren liburua.
‘Euskal prosa aztertuz - Kritiko berrien ahotsa’ liburua aurkeztu dabe
2012-12-12 13:34 kulturbizIrakaskuntzan, eta batez be literaturen irakaskuntzan gabilzanok, badakigu jakin gure ikasleen trebezia handia dala, eta adi egon behar dogula, ikasleen irakurketak eta horreei buruz dituen eretxiak entzun eta jasoteko, alkarregaz egiten dogun alkarrizketak aberasten baikaitu.
Gaurtik aurrera, 40.000 Kultura Bonu salgai Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan
2012-12-10 10:08 kulturbizGaur, hilak 10, ipini ditu salgai Eusko Jaurlaritzeak Kultura Bonuak. Aurten, danetara, 40.000 bonu atara ditue. Urtarrilaren 5era arte egongo dira salgai, eta 18ra arte gastau ahalko dira.
'Ideia batzuk krisi madarikatu hau gainditzeko'
2012-12-07 11:56 kulturbizBizi dogun krisia, krisi ekonomikoa ez eze, sistema osoaren krisia gainditzeko modukoa da esanaz ekin deutso Jabier Lertxundik Ideia batzuk krisi madarikatu hau gainditzeko liburuaren aurkezpenari.
Gazte eta helduak zientziara hurreratzeko hamaika proposamen Durangon, Elhuyarren standean
2012-12-07 11:10 kulturbizElhuyar Fundazinoak urtero lez, hainbat nobedade eroan ditu Durangoko Azokara. Erakusmahai bi ditue Artekalen, 30. eta 31. mahaiak. Ganera, bertan Elhuyarreko lantaldea ezagutzeko aukerea izango dogu egunotan.
Lehenengo euskera-suomiera hiztegia kaleratu dau Suomitar alkarteak
2012-12-04 16:52 kulturbizSuomitar Euskal Herria-Finlandia kultur alkarteak euskera-suomiera hiztegia argitaratu barri dau, hizkuntza bien arteko lehen hiztegia, hain zuzen be. Durangoko Azokan aurkeztuko dabe, abenduaren 6an, Areto Nagusian.
'Las batallas de Zumalacárregui', jeneral karlistea hobeto ezagutzeko
2012-12-04 14:42 kulturbizTomas Zumalakarregi jeneral ospetsuaren hurreratze historikoa da Manuel Monterok eta Imanol Villak idatzitako Las batallas de Zumalacárregui saiakerea. Txertoa argitaletxeak kaleratu dau, Easo bilduman.
2012 Euskadik ‘Memoriaz-Diálogos para una Cultura de Paz’ dokumentala aurkeztu dau
2012-12-04 14:06 kulturbizDokumentalak Euskal Herriko sektore artistiko eta kultural desbardinetako hainbat personari grabautako 10 alkarrizketa laburbatzen ditu. Kulturearen sortzaile eta eragile horreek indarkeria politikoari eta haren ondorioen ganean egin dabe berba, iraganaren memoriaren ganean, baina baita gure herrialdean bakearen aldeko kulturea finkatzeko eta etorkizunean bizikidetza aberasgarria izateko moduaren ganean be.
Bilboko Alondigeak hóPLAY Bideo-joko Independenteen Nazinoarteko III. Lehiaketearen sariak emon ditu
2012-11-29 10:09 kulturbizEuskadin bideo-jokoak garatzen dituen 19 konpainia aurkeztu dira HóPLAY Nazinoarteko Lehiaketeak emongo dauen Euskadiko Bideo-joko Onena saria lortzeko. Antolakuntzeak Totxa Games konpainiaren Hikaru lana hautatu dau Euskadin sortutako sormen-lanik onentzat.
Euskal Pizkundea Bizkaian bideoa plazaratu dau Labayruk
2012-11-23 14:25 kulturbizEuskal Pizkundea Bizkaian izeneko bideoa aurkeztu eban bart Labayru Ikastegiak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan, Bilbon. Bideoa Bilboko Udalagaz daukan hitzarmenaren barruan egin eben Akaitze Kamiruagak eta Igone Etxebarriak, eta salgai dago gura dauenarentzat.
Euskaldunek Kubako Independentzia Gerran izan eben parte-hartzea aztertu dabe
2012-11-22 14:52 kulturbizHamar urte iraun eban Kubako Independentzia Gerreak, 1868tik 1898ra. Hango eta bertoko euskaldunek gerran izandako jarrerea eta parte-hartzea jorratu ditue Alexander Ugalde, Cecilia Arrozarena, Felix Julio Alfonso López eta Joseba Agirrezkuenaga historialariek Patria y libertad. Los vascos y las Guerras de Independencia de Cuba (Txalaparta) liburuan.
2012 Euskadik ‘Gernika- Astra tailerrak: armak egitetik, kultura sortzera’ liburua aurkeztu dau
2012-11-22 14:31 kulturbiz2012 Euskadik Gernikazarra Historia Taldearen laguntzinoagaz argitaratu dau aitatu liburua, eta ekimen horren bitartez aldaketa historiko baten metaforea egin nahi izan dau, arma-fabrika izandako Astra lantegiak kulturea sortzeko gune bihurtzeraino izan dauen eraldaketea, hain zuzen.
Autobiografia eta harria, 'Erlea' aldizkariaren seigarren zenbakiaren ardatzak
2012-11-20 13:37 kulturbizEuskaltzaindiak Erlea aldizkariaren seigarren zenbakia aurkeztu barri dau Donostian. Bernardo Atxaga idazleak zuzentzen dauen agerkariak gai nagusi bi jorratu ditu, autobiografia eta harria.
Casilda Hernaez militante anarkista historikoaren biografia kaleratu dau Txertoak
2012-11-16 13:21 kulturbizLuis Jimenez de Aberasturik idatzitako Casilda miliciana. Historia de un sentimiento liburua argitaratu dau Txertoak, militante anarkista historiko donostiarraren heriotzearen hogeigarren urteurrenean. Edizino berezia atondu dabe, ohar argigarriez eta senideek itxitako argazkiz horniduta.
Luma aldizkariak antolatuta, zemendiaren 24an jokatuko da Irunen Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen VI. Txapelketea
2012-11-14 13:43 kulturbizEuskal Herriko bazter guztietatik etorritako berba gurutzatu zaleak lehiatuko dira aurten Ainhoa Arregi bilbotarrak igaz jantzi eban txapelaren alde.
Fun & Serious Game Festival 2012 zemendiaren 26tik abenduaren 2ra izango da Bilbon
2012-11-12 14:50 kulturbizFun & Serious Game Festival 2012 bideojokoak protagonista dituan jaialdiak urteko lanik onenak sarituko ditu. Sariak zemendiaren 29an emongo ditue Campos Eliseos Antzokian egingo dan ekitaldian, eta bi sail desbardinetan banatzen dira: Aisialdirako Bideojokorik Onenak eta Serious Games Bidejokorik Onenak 2012.
Bederatzi museo gehiago batu dira Euskadiko Museoen eta Bildumen Erregistrora
2012-11-08 10:23 kulturbizOndokoak dira zerrendara batutakoak: Bilboko Artelan Berreginen Museoa; GOAZ Museum (Bilbo); Eskuadra Zaharra Museoa (Eibar); Barco Museo Mater (Pasaia); Durangoko Arte eta Historia Museoa; Makina Erremintaren Museoa (Elgoibar); Zarauzko Arte eta Historia Museoa; Margarita Maria Museoa (Berriz); Museo-Territorio Lenbur (Legazpi); eta Ondartxo, Itsas kulturaren zentroa (Pasai San Pedro).
Arrazoi betea du Arejitak gauzak alferrik gordetze horrekin.
Ea noiz aplikatzen dion kontua bere buruari, eta ea noiz hasten den...
»» Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. ...