Casilda Hernaez militante anarkista historikoaren biografia kaleratu dau Txertoak

Bizkaie! 2012-11-16 13:21   kulturbiz

Luis Jimenez de Aberasturik idatzitako Casilda miliciana. Historia de un sentimiento liburua argitaratu dau Txertoak, militante anarkista historiko donostiarraren heriotzearen hogeigarren urteurrenean. Edizino berezia atondu dabe, ohar argigarriez eta senideek itxitako argazkiz horniduta.

Luis Jimenez de Aberasturik idatzitako Casilda miliciana. Historia de un sentimiento liburua argitaratu dau Txertoak, militante anarkista historiko donostiarraren heriotzearen hogeigarren urteurrenean.

Edizino berezia atondu dau Txertoak, ohar argigarriez eta senideek itxitako argazkiz horniduta. Casilda Hernáez Vargasen autobiografia posible bakarra da, Luis Jimenez Aberasturiren esanetan. Milizianea deitzea baino gurago eban iraultzailea edo burrukalaria esatea. Izan be, milizianea izateaz aparte, sindikalistea izan zan, feminismoaren aitzindari eta naturea eta bizitzearen arteko loturearen defendatzailea.

Casilda Hernáez Vargas 1914an jaio zan, Donostian. Nerabea zala sartu zan mobimentu libertarioan. 1934ko greban, otzaran lehergailuak eroiazala harrapau eben, eta 29 urteko kartzela zigorra ipini eutsien. 1936an libre itxi eben, Frente Popular alderdiak Madrilen hauteskundeak irabazi zituanean. Donostiara heldu barri, altxamendu nazionalaren kontrako erresistentzia lanetan parte hartu eban. Aiako Harrian burrukan egin, eta Irun jausi ostean, Aragoiko frontera pasau zan.

Gerrea galduta, erbestera joan zan. II. Mundu Gerran, okupazino alemanaren kontrako erresientzian jardun eban Frantzian. Casilda Hernaez eta haren bikote Felix Likiniano Miarritzen bizi ziran, han makina bat errefuxiatu hartu zituen euren babespen 50eko hamarkadan.

Emakume apala zan Casilda, eta Luis Jimenez de Aberasturi liburaren egileak berak azaltzen dauenez, Manuel Chiapuso eta Likiniano berak behin eta barriz eskatu ostean, lortu eban beragaz berba egitea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu