Gazte eta helduak zientziara hurreratzeko hamaika proposamen Durangon, Elhuyarren standean

Bizkaie! 2012-12-07 11:10   kulturbiz

Elhuyar Fundazinoak urtero lez, hainbat nobedade eroan ditu Durangoko Azokara. Erakusmahai bi ditue Artekalen, 30. eta 31. mahaiak. Ganera, bertan Elhuyarreko lantaldea ezagutzeko aukerea izango dogu egunotan.

Elhuyar Fundazinoak urtero lez, hainbat nobedade eroan ditu Durangoko Azokara. Erakusmahai bi ditue Artekalen, 30. eta 31. mahaiak. Ganera, bertan Elhuyarreko lantaldea ezagutzeko aukerea izango dogu egunotan.

Bost liburu barri daukaz Elhuyarren standean: Kodeen liburua, Simon Singhena; Hodeietan, Aitzol Lasa Oyarbiderena; Zientzia haurrentzat segundo gutxian; Dictionnaire Elhuyar Hiztegia; eta, Euskaltzaindiaren hiztegia, adierak eta adibideak.

Kodeen liburua Simon Singh zientzia-idazleak idatzitako lana da. Z izpiak saileko laugarren liburua da. Kodetzeko lehenengo sistemetatik hasi eta gaur egun erabilten diran kodetzeko sistemetara arteko historia azaltzen da: Egiptotik hasi eta Interneten garaira bitarteko kriptografoen eta kode-hausleen mundu sekretua, hain zuzen be. E-booka be eskuragarri dago.

Hodeietan Aitzol Lasa Oyarbidek idatzitako gazteentzako (12-16 urte) zientzia-narrazino liburua Elhuyar ZzL serieko hirugarrena da. Hodei dogu protagonistea. Batxilergoko azken ikasturteko ikaslea. Ez jakoz zientziak gustetan. Estibalitzek, ostera, zientzia maite dau. Nerabezaro osoan izan dau gustuko Estibalitz Hodeik, eta, udan bizi izan daben maitasun-istorioaren ostean, aldatzen hasi da Hodeiren zientziaren ganeko ikuspegia. Hau be e-bokean topau daiteke.

Zientzia haurrentzat segundo gutxian beharragaz zientziaren magia biziteko aukerea daukie gazteek Jean Potterrek prestautako esperimentu eta jarduera azkar eta errazakaz. Hamar minutu edo gitxiago nahikoa dira jarduera bakotxa egiteko. Liburuak 100 esperimentutik gora ditu, eta gauza asko ikasi ahalko ditue gazteek.

Dictionnaire Elhuyar Hiztegia euskera-frantsesa/frantsesa-euskera hiztegiaren bigarren edizinoa da. Laster Interneten konsultagai ipini eta smartphoneetara eta tabletetara egokituko dabe. Euskaltzaindiaren hiztegia, adierak eta adibideak euskera-euskera hiztegia da. Elhuyar Fundazinoak, Euskaltzaindiak eta Elkar argitaletxeak batera argitaratu dabe. Lanaren oinarria Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua da.

Liburuez gan, beste nobedade bi dakarz Elhuyarrek. Kxo! smartphonetarako aplikazinoa eta Elhuyar hiztegiak smartphone eta tabletetan. Kxo! euskerazko oinarrizko hiztegia ikasteko aplikazinoa da. Entzuteko, berba egiteko eta irakurtzeko eta idazteko ariketez dago osatua. Android eta Iphone telefonoetarako dago eskuragarri. Bost hiztegi dagoz daborduko eskuragai, smartphone eta tabletetan: Elhuyar hiztegia, Dictionnaire Elhuyar hiztegia, Elhuyar hiztegia/dictionary, Elhuyar Sinonimoen Kutxa eta Elhuyar ikaslearen hiztegia.

Eta, Elhuyarreko lantaldea ezagutu gura izan ezkero, nahikoa da egunotan euren erakusmahaira hurreratzea. Eguenean, abenduak 7, Elixabete Etxeberria (Hizkuntza Zerbitzuetako kidea eta hiztegigintza-gaietan aditua) eta Izaro Aizpurua (marketin-saileko teknikaria) izango dira; barikuan, barriz, Mari Susperregi (Hizkuntza Zerbitzuetako kidea) eta Rakel Lopez (marketin-saileko teknikaria); eta, domekan, Josu Aztiria (Hizkuntza Zerbitzuetako kidea) eta Izaro Aizpurua (marketin-saileko teknikaria)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu