'Ideia batzuk krisi madarikatu hau gainditzeko'
2012-12-07 11:56 kulturbizBizi dogun krisia, krisi ekonomikoa ez eze, sistema osoaren krisia gainditzeko modukoa da esanaz ekin deutso Jabier Lertxundik Ideia batzuk krisi madarikatu hau gainditzeko liburuaren aurkezpenari.
Bizi dogun krisia, krisi ekonomikoa ez eze, sistema osoaren krisia gainditzeko modukoa da esanaz ekin deutso Jabier Lertxundik Ideia batzuk krisi madarikatu hau gainditzeko liburuaren aurkezpenari.
Itzarri Aholkularitzako Jabier Lertxundi izan da liburua idatzi dauena eta berbaurrea, Jose Javier Martinez Abandoren ardurea izan da. Koikili Lertxundik euskerazko itzulpena egin dau.
Egileak hiru ataletan banatu ditu liburuko edukiak: Diagnosia; Zer egin geinken; eta Zer egiten dogun. Oro har, krisi ekonomikoa baino askozaz sakonagoa dala egungo egoerea adierazo dau, sistema osoaren krisia, gizarte krisia, krisi politikoa, ekologikoa eta militarra.
Zer egin geinken horrezaz, herritarrok, danok daukagula erantzunkizuna adierazo dau, norberak egin behar dauelako ahalegina inori begira egon barik. Edozelan be, personen zerbitzura bideratutako ekonomia, alderdi politikoen eta sindikatuen sistemearen aldaketa sakona eta gizarte emantzipazinorako soziologia aldarrikatu ditu
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!