Ainara Gorostitzuk hamaika etorkinen bizipenak batu ditu 'Aldamenekoak' lanean

Bizkaie! 2012-12-12 14:26   kulturbiz

Debako Tene Mujika bekearen emoitzea da Ainara Gorostitzu kazetariak oraintsu kaleraturako Aldamenekoak (Elkar) lana. Hamaika immigrantegaz izandako barriketaldiek osotzen dabe gipuzkoarraren liburua.

Debako Tene Mujika bekearen emoitzea da Ainara Gorostitzu kazetariak oraintsu kaleraturako Aldamenekoak (Elkar) lana. Hamaika immigrantegaz izandako barriketaldiek osotzen dabe gipuzkoarraren liburua.

Euskal Herrian azkenengo urteetan izandako immigrazinoa aztertu dau Gorostitzuk hamaika personaien bidez, bakotxaren gorabeherak, arazoak, amesak, nahi eta ezinak. Inguruan, urrun barik, bizi diran arren, hain ezezagunak jakuzan gizon-emakumeak agiri dira liburuan.

Jatorri, ezaugarri eta egoera guztiz desbardinak dituen immigranteak dira, danetarikoak dagoz. Aliona Mocreac (Moldavia), Souad Bricha (Maroko), Anwar El Hag (Palestina), Zuriñe Anzola (Venezuela), Chelo Rincon eta Armando Valbuena (Kolonbia), Claudia Fonseca (Nikaragua), Ana Murcia (El Salvador), Angele Goyeneche (San Frantziskon bizi dan euslduna), Pedro Nuño (Espainia) eta Omar Sarr (Senegal) dira Aldamenekoak liburuko protagonistak.

Etorkinekaz luze berba egin dau kazetari gipuzkoarrak, apurka-apurka konfiantzea emonez. Immigranteei izen-abizenak ipinita, euren gorabeherak entzu ostean, jarrerea aldatu egin dauala autortu egileak. Istorio berezirik topetan ibili barik be, bizipen ezohikoak eta interesgarriak jaso ditu Gorostitzuk.

Elkar argitaletxeak kaleratu dau liburua, Lekuko sailean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu