Arriaga Antzokiak 'Gelatxoak eszenatokian' ikuskizun programa barritzailea aurkeztu dau
2012-12-13 10:59 kulturbizBilboko Arriaga Antzokiaren eszenatokia publikoak eta artistek konpartidutako esparru bilakatuko da lehenengo aldiz. 2013ko urtarriletik bagilera bitartean izango da, Gelatxoak eszenatokian izeneko ikuskizun ziklo barritzaileagaz. Bertoko 20 artistak baino gehiagok parte hartzen dabe ekimenean eta publikoagaz batera egongo dira eszenatokian.
Bilboko Arriaga Antzokiaren eszenatokia publikoak eta artistek konpartidutako esparru bilakatuko da lehenengo aldiz. 2013ko urtarriletik bagilera bitartean izango da, Gelatxoak eszenatokian izeneko ikuskizun ziklo barritzaileagaz. Bertoko 20 artistak baino gehiagok parte hartzen dabe ekimen berezi honetan eta publikoagaz batera egongo dira eszenatokian.
Arriaga Antzokiaren ekimen barria da, giro berezia sortarazoko dauena, izan be, publikoari eskaintzen deutso ikuskizunez artisten ondoan gozatzeko aukerea. Eszenatokiak 150 personentzako lekua dauka. Persona horreek oholtzaren alboko ateetatik sartuko dira, hau da, normalean interpreteentzat eta antzokiko teknikoentzat erreserbautako ateetatik.
Ordena kronologikoan, Arriagako Gelatxoetan ondokoek parte hartuko dabe: Itziar Lazkano, Felipe Lozaren zuzendaritzeagaz eta Iñaki Maruri pianisteagaz, Las Txirenitas (Loli Astoreka, Sol Maguna, Gemma Martínez, Yolanda Martínez, Vitor Rogado eta Maribel Salas), Pablo Viar zuzendaria, Itxaso Quintana eta Aritza Rodríguez aktoreakaz, Gurutze Beitia, José Luis Canal pianisteagaz, Raúl Cancelo zuzendaria eta Arantza Goikoetxea aktorea, Asier Bilbao, Las Fellini (Oskar Delgado, Eduardo Gaviña, Kepa Olarreta eta Jaime Seoane), Pako Revueltas zuzendaria Enriqueta Vega eta Na Gomes interpreteakaz, eta Diniz Sánchez.
Arriagako Gelatxoak eszenatokian saioek Arriaga Antzokiaren programazinoaren berezko aniztasunari eusten deutsie. Ikuskizun bakotxa desbardina da bere izaeran eta espazioan dauen banaketan. Ikuskizun batek hegazkin bihurtuko dau eszenatokia, beste batek besaulkien patioa erabiliko dau.
Gelatxoak eszenatokian programa honek Arriagako Gelatxoak foyerrean izeneko saioak osotzen ditu; saio horreek zenbait urtez egin ziran antzokian eta Emilio Sagik berreskuratu zituan publikoarentzat, zuzendari artistikoaren kargua hartu ebanean. Sasoiz sasoi, Gelatxoak foyerrean saioek aukerea eskaintzen dabe ganbera- eta lied-kontzertuez eta errezitaldi lirikoez foyerrean gozetako. Datorren urtarriletik aurrera, Gelatxoak eszenatokian programeagaz, askotariko ikuskizunak batzen dituan ziklo bat be eskainiko da -prosa-antzerkia, musikala, kabareta edo jantzea, besteak beste-, talentu autortuko hogei bat euskal artistaren eskutik.
Programa honi esker ikuskizun multzo zabala izango da, besteak beste, Shakespeare eta Angélica Liddellen testuak, Las Fellini, Las Txirenitas eta Asier Bilbaoren show barriak, Raúl Cancelo zuzendariak Bernard-Marie Koltès autore frantziarrari egingo deutson omenaldia, Gurutze Beitiaren Se dice de mí lan tragikomikoa eta Diniz Sánchezen jantza garaikide eta kabareteko performancea, Spicy Tutuboy Inter-National Geographic izenekoa.
Itziar Lazkanok, Lorquianas ikuskizunagaz, Gelatxoak eszenatokian programea zabalduko dau urtarrilaren 10ean, 20:00etan. Euskal aktore ezagun honek Federico García Lorcaren testuetan oinarritutako ikuskizun bat protagonizetan dau, Iñaki Maruri pianisteak lagunduta. Diniz Sánchez koreografo eta jantzariak Arriagako Gelatxoak eszenatokian programea zarratuko dau bagilaren 5ean, arratsaldeko 20:00retan, jantza garaikidea, transformismoa eta kabareta buztartzen dituan ikuskizun original bategaz.
Bi ikuskizun horreen erdian, danetara 7 titulu izango dira: Volando voy, Las Txirenitasen ikuskizun barria, hau da, Loli Astoreka, Sol Maguna, Gemma Martínez, Yolanda Martínez, Vito Rogado eta Maribel Salasen ikuskizun barria, publikoa hegazkin-bidaia interesgarri batean sartuko dauena. Shakespeareren testuetan inspirautako eta Pablo Viarrek zuzendutako Venus y Adonis antzezlana, hurranez hurran Itxaso Quintanak eta Aritza Rodríguezek interpretautako rolak; Se dice de mí, Gurutze Beitiak sortutako eta protagonizautako ikuskizun tragikomikoa, bilbotar aktore ezagun honen alderdi dramatikoa deskubridutea ahalbidetuko deuskuna; A propósito de Koltès, hausnarketarako antzerkia, Raúl Cancelok zuzendua eta Arantza Goikoetxeak interpretatua; Asier Bilbaoren transformismo eta kabaret showa; Las Felliniren ikuskizun barria, El cuarteto en el cuartito, eta Pako Revueltasek zuzendutako lana, Angélica Liddellen testuetan oinarritua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!