Ikastolen Alkarteak neguko uzta barria dakarsku

Bizkaie! 2012-12-18 10:06   kulturbiz

Euskarri ugariko makinatxu bat joko, jolas eta jostailu barri kalerau ditu azkenaldian Ikastolen Alkarteak, CD-ROMak, DVD-ak, CDak, ipuinak eta liburuak, material osagarriak eta abar. Uzta barria zein material guztia neguko katalogoan batu dabe.

Euskarri ugariko makinatxu bat joko, jolas eta jostailu barri kalerau ditu azkenaldian Ikastolen Alkarteak, CD-ROMak, DVD-ak, CDak, ipuinak eta liburuak, material osagarriak eta abar. Uzta barria zein material guztia neguko katalogoan batu dabe.

Ikastolen Alkarteak esperientzia luzea dauka ikasmaterialgintzan, Nerea Arregi Urriolabeitia Jokogintza arloko arduradunaren esanetan. Kalidadezko materialak izan daitezan ahalegintzen gara. Honek esan nahi dau, ez bakarrik euskeraz eginak dagozala, planteamendu pedagogiko sendo eta gaurkotuetan oinarrituta dagozala be bai, ganeratu dau.

Txiki-txikientzako Animalien alfabetoa jolas interkatiboa sortu dabe. Helduren baten laguntzinoagaz, urtebetetik aurrerako umeei, eta bakarrik, hiru urterik gorako umeei zuzenduta dago. Alfabetoko letren izenak, berbak, esaldiak, galderak, zenbakiak, musika-notak, musika-tresnak, euskal kantak eta animalien hotsak lantzeko zentzumen-jolasa da.

Jolasteko zortzi era daukazan jolas interaktibo honek hizkuntza dau elementu aitagarriena, hainbat audio euskeraz entzuteko aukerea emoten deusku eta, azaltzen dau Arregik. Umeak entzun, behatu, ikutu, erantzuteko aukerra izango dau eta jarduera honeen bitartez eta jostailuak emoten deutsazan eredu ugari eta aberatsei esker, hainbat konpetentzia garatuko ditu. Hain zuzen be, oinarrizko konpetentzia honeek jorratuko ditu: pentsetan eta ikasten ikasi (informazinoaren interpretazinoa), komuniketan ikasi (ahozko hizkuntzea), alkarregaz biziten ikasi (personen arteko harremona), norbera izaten ikasi (nork bere buruaren estimua; autonomia) eta egiten eta ekiten ikasi (fase analitikoa: informazinoa hartzea eta sortzea).

Hiru-bost urte arteko umeentzako Lehenengo ordenagailua jokoan be animaliak dira protagonista. Neska-mutilek animalia basatiak eta etxe-abereak, euren bizilekuak, elikatze-ohiturak, ugalketa sistemak, aztarnak, ohiturak… ezagutzeko aukerea eukiko dabe. Ordenagailu itxurako jostailu interaktiboa da, 32 orrialdeko koadernotxua eta euskarri elektronikoa ditu. Umeek atzamarrakaz markau behar dabe eskatutako jardueren erantzuna. Erantzuna zuzena bada, halan dala dinotso ahots batek eta argi berdea bizten da; erantzuna okerra bada, ostera, ahotsak beste saiakera bat egitera animetan dau eta argi gorria bizten da.

Ondoko konpententziak lantzen ditu Lehenengo ordenagailua jokoak: pentsetan eta ikasten ikasi, komuniketan ikasi, alkarregaz biziten ikasi, norbera izaten ikasi eta egiten eta ekiten ikasi.

Ikstolen Alkarteko neguko katalogo osoa, hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu