Euskal Pizkundea Bizkaian bideoa plazaratu dau Labayruk
2012-11-23 14:25 kulturbizEuskal Pizkundea Bizkaian izeneko bideoa aurkeztu eban bart Labayru Ikastegiak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan, Bilbon. Bideoa Bilboko Udalagaz daukan hitzarmenaren barruan egin eben Akaitze Kamiruagak eta Igone Etxebarriak, eta salgai dago gura dauenarentzat.
Euskal Pizkundea Bizkaian izeneko bideoa aurkeztu eban bart Labayru Ikastegiak Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan, Bilbon. Bideoa Bilboko Udalagaz daukan hitzarmenaren barruan egin eben Akaitze Kamiruagak eta Igone Etxebarriak, eta salgai dago gura dauenarentzat.
Euskal Pizkundea esaten jako XX. mende hasieran euskal kulturan eta bizimoduan orokorrean izandako biztualdiari. Gehien baten kultureari lotzen jako, literaturan, aldizkarietan eta abar loraldirik emonkorrenetakoa ordukoa dogulako. Baina hori adierazpenetako bat baino ez da, izan be, bizitza osoari eragin eutsan mobimentu horrek, arkitektura, pintura, musika... Pentsaera bat herri bati lotuta.
Mobimentua orokorra eta Euskal Herri osokoa izan bazan be, bideo honetan Bizkaian zelan adierazo zan, zertan gauzatu zan aztertzen da. Horretarako, hainbat adituren berbak entzuten dira bideoan, irudi esanguratsuakaz batera.
Aurkezpenean, bideoaren barri emon eta proiektatu egin zan, ordu erdiko dokumentala bertan ikusteko aukera izan eben bertara hurreratu ziranek.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!