Gaurtik aurrera, 40.000 Kultura Bonu salgai Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan
2012-12-10 10:08 kulturbizGaur, hilak 10, ipini ditu salgai Eusko Jaurlaritzeak Kultura Bonuak. Aurten, danetara, 40.000 bonu atara ditue. Urtarrilaren 5era arte egongo dira salgai, eta 18ra arte gastau ahalko dira.
Gaur ipini ditu salgai Eusko Jaurlaritzeak Kultura Bonuak. Aurten, danetara, 40.000 bonu atara ditue. Urtarrilaren 5era arte egongo dira salgai, eta 18ra arte gastau ahalko dira.
Kultura Bonu bakotxak 25 euroko balioa dauka, baina erabiltzaileok trukean 40 euroko gastua egin geinke kultura produktuetan, liburu, disko, museoa, zinema, kontzertu eta antzezlanetan. Jaurlaritzak ordaintzen dau 15 euroko aldea. Aurtengo kanpainan 387 saltokik hartuko dabe parte.
600.000 euro erabiliko ditu Eusko Jaurlaritzeak aurtengo Kultura Bonua kanpainan. Aurten aurreko urteetan baino bonu gitxiago egongo dira: 2011n, 51.500 izan ziran, eta 59.000, 2010ean.
Artea eta kulturearen merkatua bultzatzea da ekimenaren helburu nagusia. Urtero arrakasta handia izaten dau, eta hainbat urtetan agortu egin dira bonuak.
Bonua leku zehatzetan besterik ezin da erosi: Bizkaian, BBKren orotarako kutxazainetan; Gipuzkoan, Kutxako webgunearen bidez; eta, Araban, Vital Kutxaren webgunean. BBK, Kutxa edo Vital Kutxakoa ez dan txartelagaz be erosi daitekez bonuak, eta lurralde baten eskuratutako beste baten erabili daiteke. Saltoki bakarrean gastau ahalko dau bonua, ezin da zatitu.
Kultura Bonuari buruzko argibide gehiago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!