Autobiografia eta harria, 'Erlea' aldizkariaren seigarren zenbakiaren ardatzak

Bizkaie! 2012-11-20 13:37   kulturbiz

Euskaltzaindiak Erlea aldizkariaren seigarren zenbakia aurkeztu barri dau Donostian. Bernardo Atxaga idazleak zuzentzen dauen agerkariak gai nagusi bi jorratu ditu, autobiografia eta harria.

Euskaltzaindiak Erlea aldizkariaren seigarren zenbakia aurkeztu barri dau Donostian. Bernardo Atxaga idazleak zuzentzen dauen agerkariak gai nagusi bi jorratu ditu, autobiografia eta harria.

Bernardo Atxagak Jorge Luis Borgesi buruz idatzitako artikulua da aldizkariko lehenengoa. Idazle argentinarraren argitaratu bako lau berbalditako audioak jaso ditu Atxagak, horreek ditu abiapuntu.

Autobiografia genero literarioa gitxi balorauta dagoala uste dau Atxagak, horregaitik hainbat laguni euren bizitzako ataltxuak kontetako eskatu deutse. Tartean, Maialen Lujanbio, Uxue Apaolaza, Eider Rodriguez, Lander Garro, Mariasun Landa, Arantxa Urretabizkaia eta Joxemari Iturraldek hartu dabe parte euren bizipenekaz. Harria gaiari jagokonez, euskal harria kontzeptua jorratu dabe, ikuspegi barri batetik. Euskal harriaren ganeko hainbat testu desbardin batu ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu