‘Euskal prosa aztertuz - Kritiko berrien ahotsa’ liburua aurkeztu dabe
2012-12-12 13:34 kulturbizIrakaskuntzan, eta batez be literaturen irakaskuntzan gabilzanok, badakigu jakin gure ikasleen trebezia handia dala, eta adi egon behar dogula, ikasleen irakurketak eta horreei buruz dituen eretxiak entzun eta jasoteko, alkarregaz egiten dogun alkarrizketak aberasten baikaitu.
Euskal prosa aztertuz. Kritiko berrien ahotsa liburua argitaratu dau Utriusque Vasconiae argitaletxeak. Jon Kortazar UPV/EHUko Euskal Literaturako katedradunak koordinau dauen liburua bart aurkeztu dabe Gasteizen.
Askoren artean eginiko liburua da, hamaika lagunen idatziak jaso baitira: Miren Alonso Razkin, Maitane Arbilla Villanueva, Maialen Arnedo Gaztelurrutia, Mikel Artola Izagirre, Ane Badiola Ostolaiz, Lierni Etxeberria Zubelzu, Leire Gandarias Ispizua, Estitxu Irisarri, Miren Muxika, Aitziber Otxoa Alonso eta Garazi Rota Villanueva agiri dira egileen artean.
2009-2010 ikasturtean, Gaur egungo joerak euskal literaturan EHUko ikasgairako egin ziran lanak dira liburu honetan batu diranak. Eta agertu ziran guztietatik batzuk –liburuak bere mugak ditu– aukeratu doguz. Pako Aristi, Harkaitz Cano, Inazio Mujika Iraola, Eider Rodriguez eta Harkaitz Zubiriren ipuingintzea dira hemen aztergai, Jon Kortazarrek liburuaren kontrazalean argitzen dauenez.
Irakaskuntzan, eta batez be literaturen irakaskuntzan gabilzanok, badakigu jakin gure ikasleen trebezia handia dala, eta adi egon behar dogula, ikasleen irakurketak eta horreei buruz dituen eretxiak entzun eta jasoteko, alkarregaz egiten dogun alkarrizketak aberasten baikaitu. Prentsan alkarrizketa bat egiten deustien bakotxean, ikasleeakandik gaurko literaturaz asko ikasten dodala autortzen dot, dino Jon Kortazarrek. Horregatik guztiagaitik saiatzen naz ikasleen irakurketak eta horreei buruzko eretxiak entzuten. Saiatze horren fruitua da liburu hau. Ikasleak ez datoz, ez, aurrekoak baino okerrago heziak. Euren balioak ditue eta hemen agertu egiten dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!