2012 Euskadik ‘Memoriaz-Diálogos para una Cultura de Paz’ dokumentala aurkeztu dau
2012-12-04 14:06 kulturbizDokumentalak Euskal Herriko sektore artistiko eta kultural desbardinetako hainbat personari grabautako 10 alkarrizketa laburbatzen ditu. Kulturearen sortzaile eta eragile horreek indarkeria politikoari eta haren ondorioen ganean egin dabe berba, iraganaren memoriaren ganean, baina baita gure herrialdean bakearen aldeko kulturea finkatzeko eta etorkizunean bizikidetza aberasgarria izateko moduaren ganean be.
2012 Fundazinoak Memoriaz-Diálogos para una Cultura de Paz dokumentala aurkeztu dau gaur Bilbon. 2012 Fundazinoak aurtengo martiaren 8tik apirilaren 2ra arteko diru-laguntzetarako deialdia aurkeztu eban ekitaldi eta jarduera kulturalak antolatzeko, euskal kulturearen sektorean 500.000 euro emoteko. Bada, proiektu hau, Cultura Abierta-Kultura Irekia Alkarteak deialdi horretara aurkeztu eban proposamenaren parte da.
Erreportaje honek Euskal Herriko sektore artistiko eta kultural desbardinetako hainbat personari grabautako hamar alkarrizketa laburbatzen ditu. Kulturearen sortzaile eta eragile horreek indarkeria politikoari eta haren ondorioen ganean egin dabe berba, iraganaren memoriaren ganean, baina baita gure herrialdean bakearen aldeko kulturea finkatzeko eta etorkizunean bizikidetza aberasgarria izateko moduaren ganean be.
Kulturearen sortzaile eta eragile alkarrizketatuak honakoak izan dira: Luisa Etxenike (idazlea), Antonio Altarriba (idazle, komiki gidoilaria, EHUko katedraduna), Joseba Zulaika (antropologoa), José Luis Lizundia (Euskaltzaindiko idazkariorde ohia eta legebiltzarkide ohia), Santi Eraso (kultura kudeatzailea. Donostia 2016ko koordinatzaile ohia), Dani Castillejo (Artiumeko zuzendaria), Kirmen Uribe (idazlea), Patxo Tellería (aktorea. gidoilaria), Willy Uribe (idazlea, argazkilaria), Ramiro Pinilla (idazlea), Alex Carrascosa (artista), María Oianguren (Gernika Gogoratuzeko zuzendaria), Helena Taberna (zinemagilea), Borja Cobeaga (zinemagilea), Iñaki Salvador (musikaria), Pilar López (Teatro Paraísoko zuzendaria), Igor Otxoa (musikaria, Oreka TX-eko txalapartaria. Donostia 2016 programen zuzendaria), Oier Araolaza (jantza tradizionalaren ikerlaria), Fran Lasuen (musikaria, ikus-entzunezkoen produktorea) eta Kepa Junkera (musikaria).
Eskainitako prentsaurrekoan Fundación 2012 Fundazioko gerente Pello Gutiérrez, ideiaren sustatzaile eta Kultura Irekia alkarteko presidente Santiago Burutxaga, eta arte zuzendaritza eta produkzinoko arduradun Carlos Juárez (Basque Films) izan dira.
Fundación 2012 Fundazinoko gerente Pello Gutiérrezek azaldu dauenez, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urte honetarako aurrez ikusitako kultura jardueren programa zabala osotzen jarraitzen dau 2012 Euskadik. Esan dauenez, '2012 Euskadiren esperientziak erakutsi deusku kulturan inbertidutea herritarrakan inbertidutea dala, eta kulturearen bitartez sortzen dirala alkarbizitza eta hazkunderako agertoki barriak sortzea ahalbidetuko daben espazioak eta emozinoak.
Bestalde, Santiago Burutxagak, ideia honen sustatzaileak eta Kultura Irekia alkarteko presidenteak nabarmendu dau ekimenaren xedea: kulturea edukien sortzaileek bakearen aldeko parte hartze eraldatzailea izatea ahalbidetzea da; 'holan, bidenabar, bakea berbagai hartuta bertoko kulturearen eta inguruko kulturen arteko alkarrizketak eskainiko jakez herritarrei, euren ezagutza eta jarduteko gaitasuna aberasteko. Ondoren baieztatu dauenez, gure herrian indarkeria amaitzeak garai barri bat ekartaea nahi dogu guztiok, eta aro barri horretan gatazka politikoak eta sozialak prozedura demokratiko bidez ebatzi ahal izatea, berba eginez eta proposamenak eta ideiak modu librean trukatuz. Bake kultura barria, halan da be, eregi egin behar da, ez da bat-batean sortuko. Horregaitik uste dogu artistek, pentsalariek eta bestelako kultura eragileek funtsezko eginkizuna dabela, kontzientzia kritiko eta diskurso publikoaren sortzaile diran aldetik.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!