Fun & Serious Game Festival 2012 zemendiaren 26tik abenduaren 2ra izango da Bilbon
2012-11-12 14:50 kulturbizFun & Serious Game Festival 2012 bideojokoak protagonista dituan jaialdiak urteko lanik onenak sarituko ditu. Sariak zemendiaren 29an emongo ditue Campos Eliseos Antzokian egingo dan ekitaldian, eta bi sail desbardinetan banatzen dira: Aisialdirako Bideojokorik Onenak eta Serious Games Bidejokorik Onenak 2012.
Fun & Serious Game Festival 2012 bideojokoak protagonista dituan jaialdiak urteko lanik onenak sarituko ditu. Sariak zemendiaren 29an emongo ditue Campos Eliseos Antzokian egingo dan ekitaldian, eta bi sail desbardinetan banatzen dira: Aisialdirako Bideojokorik Onenak eta Serious Games Bidejokorik Onenak 2012.
Bideojokoak ardatz hartuta, mahai-inguruak, berbaldiak, tailerrak, bideokoko lehiaketak eta bestelako jarduerak Bilboko Euskalduna Jauregian, Arteria Campos Eliseos Antzokian, Bilboko Alondigan eta Bilboko Guggenheim Museoan izango dira.
Aisialdiko bideojokorik onenen sarirako hautatutakoak
PlayStation 3-rako bideojokorik onena.
PC-rako bideojokorik onena.
Xbox 360-rako bideojokorik onena.
WiiU-rako bideojokorik onena.
PlayStation Vita-rako bideojokorik onena.
Nintendo 3DS-rako bideojokorik onena.
'Tablet' eta telefono mugikorrentzako bideojokorik onena.
Ekintza edo akziozko bideojokorik onena.
Abenturazko bideojokorik onena.
Rol bideojokorik onena.
Bideojoko independenterik onena.
Haurrentzako bideo-jokorik onena.
Online / web bideojokorik onena.
Kirol bideojokorik onena.
Motor bideojokorik onena.
Soinu bandarik onena.
Gidoi onenaren saria.
Urteko bideojokorik onena.
Serious Games Bidejokorik Onenak
Aurkeztutako 354 lanetatik epaimahaiak ondoko bideo-jokoak aukeratu ditu:
1.- Hezkuntza arloko jokorik onena: Dragon Box. Enpresea: WeWantToKnow. Umeentzako bideo-jokoa da Dragon Box. Ekuazio aljebraiko errazak ebazten laguntzen die, modu dibertigarrian, eta aljebra ikasten dagozala jakin barik. Jokatzeko ez da oinarrizko aritmetikarik jakin behar.
2.- Osasun arloko jokorik onena: Triage Trainer. Enpresea: Arpexa Multimedia. Triage metodoan (larrialdietako medikuntzak erabilten dau hondamendietan egoten diran hildakoak sailkatzeko) prestatzeko eta birziklatzeko garatutako softwarea da Triage Trainer. Aplikazioa GVET da (triage metodoan trebatzeko biktima sortzailea), eta bere eginkizuna da hildako ugari egon daitekezan gertaera batean parte hartu leikien langileak beharrezkoak dituen prestakuntza eta gaitasunak emotea.
3.- Simulazio jokorik onena: Disney Stars (Disneyland París). Enpresea: KTM Advance. Disney Stars agentzia birtuala da, Parisen kokatuta dagoan Disneyland Paris parke tematikora egindako bidaiak saltzen dituen Europako ehun mila bidaia-agente ingururentzat. Zortzi hizkuntzetan dago, eta bost bersino ditu, aukeratutako herrialdearen ohituren arabera. Joko honetan, salmenta-bulego baten simulazinoa egiten da. Jokoaren lehen fasean, sistemeak ausaz sortzen dituan hainbat bezero kudeatu behar ditu jokalariak. Bezero horiek, mundu errealeko ohiko bezeroak dira, beraz, horreen behar eta mugak, egoera errealekoak be badira.
4.- Kultura arloko jokorik onena: El Codex del Peregrino. Enpresea: CEIEC. Gazteek Santiago Bideari, haren kultureari eta oinarri historikoari buruzko informazino gehiago izan deien sortutako proiektua da El Codex del Peregrino. Bideo-joko honen helburua ez da musika, historia, artea eta bestelakoak bakarrik erakustea; Santigo Bidearen aurrean interesa piztea be bada. Horretarako, bidea biziteko beste modu bat eskaintzen deutse, eta haren garrantziari buruzko gogoetea egitera eta egunen batean bidea bera egitera animetan ditu jokalariak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!