'Las batallas de Zumalacárregui', jeneral karlistea hobeto ezagutzeko
2012-12-04 14:42 kulturbizTomas Zumalakarregi jeneral ospetsuaren hurreratze historikoa da Manuel Monterok eta Imanol Villak idatzitako Las batallas de Zumalacárregui saiakerea. Txertoa argitaletxeak kaleratu dau, Easo bilduman.
Tomas Zumalakarregi jeneral ospetsuaren hurreratze historikoa da Manuel Monterok eta Imanol Villak idatzitako Las batallas de Zumalacárregui saiakerea. Txertoa argitaletxeak kaleratu dau, Easo bilduman.
Mito asko dago Zumalakarregiren inguruan, eretxi kontrajarri ugari. Sasoiko biografietan be danetariko deskribapenak agiri dira, batzuentzat militar bikaina da, beste batzuentzat eskasa. Ormaiztegiko jeneralaren inguruko datu ugari batu ditue egileek Las batallas de Zumalacárregui lanean, batez be militar lez izandako lorpenak. Txertoako arduradunen ustez, saiakerea izan arren, nobela baten moduan irakurri daiteke.
Zumalakarregik XIX. eta XX. mendeetan izandako eragina nabarmendu dau, ezinbesteko personaia da gure historian. 1833tik 1835era berebiziko garrantzia izan eban Lehenengo Karlistaldian, izan be antolatu bako eta diziplinarik ez eukan herritar taldea ejerzito bihurtu eban.
20 hilean izan zan karlisten buru. Zuzendari militar lez, bikaina izan zala uste dau Monterok. Gerrilla burruken bidez jeneral liberalak benetan arduratuta izan zituen hainbat denporan. Ezuste historikoa izan, azken batean. Bilboko setioan zauritu eta 1835 bagilean hil zan, Zegaman. Ezin jakin zelango militarra izango zan, jakin orduko hil zan eta.
Personaia gatxa da Zumalakarregi, Monteroren esanetan, orduan asko idatzi eben bere ganean, baina interpretazinoa guztiz desbardinak dira, ez dago bateratzerik. Batzuen ustez, ideologo tradizionalistea zan, eta beste batzuentzat, euskal aurrenazionalistea.
Manuel Montero EHUko Historia Garaikideko katedraduna da, eta errektorea be izan zan. Lan ugari argitaratu ditu, besteak beste, La construcción del País Vasco contemporáneo, Mineros, banqueros y navieros eta La California del hierro. Imanol Villa Historia Garaikidean doktorea da, eta El Correo egunkariko kolaboratzailea da. Hainbat libururen egilea da: País Vasco 1900, Historia del País Vasco durante el franquismo eta Gernika-El bombardeo.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!