Bederatzi museo gehiago batu dira Euskadiko Museoen eta Bildumen Erregistrora
2012-11-08 10:23 kulturbizOndokoak dira zerrendara batutakoak: Bilboko Artelan Berreginen Museoa; GOAZ Museum (Bilbo); Eskuadra Zaharra Museoa (Eibar); Barco Museo Mater (Pasaia); Durangoko Arte eta Historia Museoa; Makina Erremintaren Museoa (Elgoibar); Zarauzko Arte eta Historia Museoa; Margarita Maria Museoa (Berriz); Museo-Territorio Lenbur (Legazpi); eta Ondartxo, Itsas kulturaren zentroa (Pasai San Pedro).
Museoen Kontseilu Aholkulariak bart egin dauen bilkuran erabagi dau Euskadiko Museoen eta Bildumen Erregistroan bederatzi euskal museo barri sartzea, eta modu honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) museorik garrantzitsuenak batu dira Erregistrora.
Bilkuran erabagitakoa ezinbesteko izapidea zan Museoen Legea garatzeko dekretua onetsi ondoren. Lege horrek aitatutako erregistroa arautu dau eta erregistroa ezinbestekoa da Museoen Sistema Nazionala eta Euskadiko Museoen Sarea antolatzeko.
Bederatzi honeek dira zerrendara batutako museoak: Bilboko Artelan Berreginen Museoa; GOAZ Museum (Euskal Abertzaletasunaren Museoa, Bilbo); Eskuadra Zaharra Museoa (Eibar); Barco Museo Mater (Euskal Arrantza Tradizionala, Pasaia); Durangoko Arte eta Historia Museoa; Makina Erremintaren Museoa (Elgoibar); Zarauzko Arte eta Historia Museoa; Margarita Maria Museoa (Berriztik mundura, Berriz); Museo-Territorio Lenbur (Legazpi); eta Ondartxo, Itsas kulturaren zentroa (Pasai San Pedro).
Euskal museoen titulartasuna anitza dala kontuan izanik (aldundiak, udalak, fundazinoak, alkarteak eta norbanakoak), Museoen Legeak, administrazino horreek dituen eskumenak errespetatuz, Euskadiko Museoen Sistema Nazional bat ezarri dau. Horren arabera, museo bakotxa nahi dauelako sartuko da sistema horretan eta aldez aurretik horretarako eskaerea egin beharko dau. Helburua, kalidadeko zenbait politika eta eskakizun ezartzea da, jarduerak koordinau ahal izateko, instalazinoen eta ekipamenduen hobekuntzeari laguntzeko eta funtsak behar bezela zaintzen, antolatzen, ikertzen eta erakusten laguntzeko.
Euskadiko Museoen eta Bildumen Erregistroan sartzea ezinbestekoa izango da, 2007ko Museoen Legearen arabera, museoetako instalazinoek eta bildumen erakusketek Euskadiko Museo edo Euskadiko Bilduma onarpena lortzeko. Lege horrek, gainera, erakusketetarako instalazinoek onarpen horreek lortzeko zelako baldintzak bete beharko dituen -eta modu horretan, Eusko Jaurlaritzako diru-laguntzinoak eskuratzeko aukerea izango dabe-, finkatu eban.
Euskadiko Museoen eta Bildumen Erregistroa, EAEn zenbat museo instalazino dagozan eta horreetako bakotxaren ezaugarriak zeintzuk diran jakiteko tresna be bada. Horri esker, Euskadiko museoen eta bildumen politika orokor bat diseinau eta egin ahal izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!