Nafarroako ikastolak liburuak askatzen dabilz
2013-01-25 10:21 kulturbizBadago gure inguruko gizarteari Nafarroako Ikastolek transmitidu nahi deutsien mezu bat: inplikauta dagozala jakintza eta kultureagaz eta hori erakusteko ekintza bitxi bat egitea proposatu dabe. Urtarrilaren 24tik aurrera ikastola guztietan liburuak askatzea gizarteari oparitzeko.
![](https://media.bzkcdn.com/argazkiak/Qj/cache/s1462831465libuaskatu_content.jpg)
Badago gure inguruko gizarteari Nafarroako Ikastolek transmitidu nahi deutsien mezu bat: inplikauta dagozala jakintza eta kultureagaz eta hori erakusteko ekintza bitxi bat egitea proposatu dabe. Urtarrilaren 24tik aurrera ikastola guztietan liburuak askatzea gizarteari oparitzeko. Hau da prozedurea:
1- Aukeratu zure seme-alabakaz liburu bat (bardin da hizkuntzea edo gaia).
2- Liburuko pasarte bat azpimarratu, atentzinoa emoten dauelako edo gustetan jatzulako (hezkuntzeagaz lotuta dagoalako edo balore positiboak transmitiduten ditualako).
3- Azpimarratu dozun orrialdean sartu ikastolan banatuko jatzun orri-markatzailea.
4- Azkenik, askatu liburua kalean edo gune publiko batean.
5- Ahal badozu, atara argazki bat liburuari askatu dozun tokian eta argitaratu eizu zure Facebookeko orrialdean edo bialdu eizu e-postaz.
Kontuak kontu, ekintzearen arrakastea ikusteko mapa bat sortu dabe.
Argazkiak ikusteko, barriz, Facebookeko orrialdera jo.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!