Euskal kulturea kanpoan zabaltzeko diru-laguntzinoak eskatzeko bigarren epea edegi dabe

Bizkaie! 2012-07-17 12:29   kulturbiz

Etxepare Euskal Institutuak astelehen honetan zabaldu dau arte plastikoak eta ikus-arteak, musikea, arte eszenikoak eta literaturea 2012. urtean euskerearen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru-laguntzinoen deialdirako eskaerak aurkezteko bigarren epea; azken eguna: irailak 14.

Etxepare Euskal Institutuak astelehen honetan zabaldu dau arte plastikoak eta ikus-arteak, musikea, arte eszenikoak eta literaturea 2012. urtean euskerearen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru-laguntzinoen deialdirako eskaerak aurkezteko bigarren epea.

Deialdi honetarako gehienezko zenbateko orokorra hirurehun eta hirurogeita hamar mila (370.000) eurokoa izango da, eta modalidade bakotxari jagokon zenbatekoa honakoa izango da:

a) Arte plastikoetarako berrogeita hamar mila (50.000) euro.

b) Musikarako ehun eta hirurogei mila (160.000) euro:

- Biretarako ehun eta hogeita hamar mila (130.000) euro.

- Kontzertu berezietarako hogeita hamar mila (30.000) euro.

c) Arte eszenikoetarako ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) euro:

- Antzerkirako ehun eta hogei mila (120.000) euro.

- Jantzarako hogeita hamar mila (30.000) euro.

d) Literaturarako hamar mila euro (10.000) euro.

Institutuak jakinarazo dauenez, 2012. urtean egindako edo egitekoak diran kultura-jarduerak aurkeztu daitekez epe honetan. Eskaerak bialtzeko epea irailaren 14an amaituko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu