'Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea'-ren jardueretan 250 sortzailek baino gehiagok parte hartu dabe
2012-07-23 15:16 kulturbizBlanca Urgellek kulturako inbersinoa aldarrikatu dau krisiaren mehatxua sufriduten dauen eta ulermenerako eta alkarbizitzarako gune barriak sortu behar dituan gizarte baten aldaketearen eragile moduan.
Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgell and.ak, Kultura sailburuorde Antonio Rivera jn.ak, eta Fundacion 2012 Fundazinoko gerente Pello Gutiérrez jn.ak aurkeztu dabe gaur goizean 2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea-ren lehen erdiaren garapenaren balantzea, baita Gerra Zibilean Gernikaren eta beste euskal udalerri batzuen bonbardaketen 75. urteurrenaren oroitzapenean egindako kultura-ekitaldietako programa zabalaren balantzea be. Ekitaldi horretan, Urgellek kulturako inbersinoa aldarrikatu dau krisiaren mehatxua sufriduten dauen eta ulermenerako eta alkarbizitzarako gune barriak sortu behar dituan gizarte baten aldaketearen eragile moduan. Sailburuaren ustez, 2012 Euskadi jardueraren esperientziak erakusten deusku kulturan inbertidutea uritartasunean inbertidutea dala, eta kulturearen bitartez gune eta emozino barriak sortzen dirala alkarbizitzarako eta hazkunderako gune barriak sortzeko aukerea emonez.
Blanca Urgellek adierazo dauenez, 2012 Fundazinoak gauzatutako jarduerak sano arrakastatsuak izan dira; 'Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea’ asmo argi bategaz sortu zan: probokatzea eta Urgellek azaldu dauenez, 'herritarrak zirikatu doguz memoriara eta eszenatoki barriak imajinatzera hurreratu daitezen, poesiaren, zinemaren, arte bisualen, filosofiaren eta bestelako diziplinen bitartez. Artistak zirikatu doguz, herrialde honen historian inplikau daitezen, eta topaketarako eta ulermenerako guneak sortzeko prozesuan lagundu deien.
Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea-ren jardueretan estaduko eta nazinoarteko 250 sortzailek baino gehiagok parte hartu dabe, eta Urgellen ustez, hori be probokazino bat da pentsamendu nagusiaren kontra, hain zuzen be frogatzen baita kultureagaz, kulturan inbertiduta, ekonomia dinamizetan dala eta herritarren partaidetzea lortzen dala.
Sailburuak jardunaren lehen seihilekoa laburbildu dau lortutako hiru helburuakaz: tokiko eta nazinoarteko artistak inpliketea bakearen sendotzean, herritarrei kultura eskaintzea kalean bertan alkarbizitza-eszenatoki barrietan pentsau eta konprometidu daitezen, eta frogatzea kulturan inbertidutea errentagarria dala gizartearen aldetik, eta aldaketearen eragile dala.
Kontuak kontu, aitatu 2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea-n garatutako jarduera nagusiak, besteak bestea, ondokoak izan dira: Hiriak Bakean proiektua; Gerra eta bakea: zuzeneko begiradak argazki-erakusketea; Sustrai Erreak liburuaren berrargitalpena; Maleta mexikarra argazki-erakusketea; Askoren Izenean: Pido la Paz y la Palabra nazinoarteko Poesia Jaialdia; eta ‘Mundua aldatzeko ideiak izeneko pentsamendu eta gizarte garaikideko nazinoarteko topaketea.
Horrezaz gan, 2012 Euskadi ekimenak bere filosofia integratzailearen oinarrian dauka erakundeen arteko gune komunak bultzatzea, baita gizarte zibila, bere aniztasunaren barruan, alkarbizitza oso baten hasieran inpliketea be. Horregatik, lankidetza-akordioak sinatu ditu 30 erakunde eta instituzino baino gehiagogaz:
- Udalak: Eibar, Gernika, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Bermeo, Mundaka, Ibarrengelu, Arteaga, Sukarrieta, Forua.
- Museoak: Bilboko Arte Ederretako Museoa, Artium, San Telmo, Gernikako Bakearen Museoa.
- Antzokiak: Arriaga, Principal, Victoria Eugenia, Barakaldo.
- Jaialdiak: Giza Eskubideen Jaialdia Donostian, Poesia Jaialdia Medellinen, zinema ikusezinaren jaialdia, Basakeriaren aurkako humorea, zentsurearen kontra.
- Alkarteak: Gernika Gogoratuz, Blas de Otero FundaziNoa, Gernikazarra, Dantzan.Com, Krelia.
- Orkestrak: Euskadiko Sinfonikoa, EGO, Andrés Egiguren.
- Komunikabideak: Berria, Grupo Vocento, Cadena Ser, TVE, EITB, Hamaika Telebista, Bizkaia Irratia, Aldaba Aldizkaria.
Ekitaldietan parte hartu daben sortzaileak:
- Nazinoarteko 33 argazkilari.
- Nazinoarteko eta tokiko 60 poeta.
- 30 intelektual (hizlariak eta moderatzaileak).
- Nazinoarteko 10 artista (‘Zentzua eta iraunkortasuna’).
- Tokiko 6 artista (‘Urdaibaiarte ON’).
Fundación 2012 Fundazinoak jarduerak eskainiko ditu urte osoan zehar, eta orain arte egin dan modu berean aurkeztuko dira. Urtea amaitzen danean, eta beharrezko kudeaketa guztiak egin ondoren, Fundazinoa desegin egingo da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!