Bilboko Udal Liburutegi Sareak Liburutegien Nazinoarteko Eguna ospatuko dau

Bizkaie! 2012-10-18 18:00   kulturbiz

Bilboko Udal Liburutegi Sareak zenbait jarduera berezi antolatu ditu datorren eguaztenean, urriaren 24an, ospatuko dan Liburutegien Nazinoarteko Eguna dala eta. Jardunaldi horrek bi helburu ditu; alde batetik, herritar guztiei ezagutza eta informazioa jasoten laguntzen deutsen eta hur dagoan zerbitzu publikoaren existentzia ezagutarazotea, eta bestetik, liburutegien erabilerea sustatzea.

Bilboko Udal Liburutegi Sareak zenbait jarduera berezi antolatu ditu datorren eguaztenean, urriaren 24an, ospatuko dan Liburutegien Nazinoarteko Eguna dala eta. Jardunaldi horrek bi helburu ditu; alde batetik, herritar guztiei ezagutza eta informazioa jasoten laguntzen deutsen eta hur dagoan zerbitzu publikoaren existentzia ezagutarazotea, eta bestetik, liburutegien erabilerea sustatzea.

Programazinoaren barruan bisita gidatuak antolatu dira Bidebarrietako Liburutegira, eraikin enblematikoaren historia eta herritarrei eskaintzen deutseezan zerbitzuak eta baliabideak erakusteko. Bisitak egun osoan izango dira, 10:00etan eta 17:00etan (euskeraz) eta 12:00etan eta 19:00etan (gaztelaniaz). Bisitak Josune Muñozek, Skolastika literatura eskolako zuzendariak, gidatuko ditu.

Bisita gidatuetan parte hartzeko interesa daben persona guztiek 944162988 telefono zenbakira deituz edo animacion@ayto.bilbao.net helbide elektronikora idatziz emon leikie izena.

Horrezaz gan, Castañoseko, Errekaldeko eta Zurbaranbarriko liburutegietan, umeei zuzendutako jarduerak antolatu dira, irakurteko zaletasuna bultzatzeko, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Castañoseko liburutegian Hartz-kumea eta ipuin bidaiariak ipuina kontauko jake 3 eta 5 urte arteko umeei.

Errekaldeko liburutegian kontauko daben ipuina Pon un monstruo en tu vida izango da, gaztelaniaz, 5 eta 9 urte arteko umeei zuzenduta. Zurbaranbarriko liburutegiari jagokonez, programau dan ipuina Zer zapore du ilargiak? izango da, euskeraz, 3 eta 6 urte arteko umeei zuzenduta. Jarduera guztiak dobakoak izango dira, baina ezinbestekoa izango da aurretik izena emotea, liburutegian bertan.


Informazinoa eta erreserbak:

- Castañoseko liburutegia: 944203404 telefono zenbakian edota bibliotecacastanos@ayto.bilbao.net posta helbidean.

- Errekaldeko liburutegia: 944223897 telefono zenbakian edota bibliotecarekalde@ayto.bilbao.net posta helbidean.

- Zurbaranbarriko liburutegia: 944466001 telefono zenbakian edota bibliotecazurb@ayto.bilbao.net posta helbidean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu