Rekalde-Ortzadar komiki lehiaketako lanen erakusketea zabaldu dabe

Bizkaie! 2012-10-04 11:29   kulturbiz

Rekalde-Ortzadar komiki lehiaketako bigarren edizinoko erakusketea aurkeztu barri dabe Bilboko Rekalde aretoan. Aurtengo sariketako beharrik aitagarrienak batu ditue, besteak beste, Asier Martínez de la Pera irabazlearenak, eta ohorezko saridun Jon Zabaletarenak.

Erakusketearen aurkezpenean, Josune Ariztondo Kultura diputadua, Bingen Zupiria Deia egunkariko zuzendaria eta Iñaki Mendizabal Elordi Deiako Ortzadar kultur gehigarriko arduraduna izan ziran.

Asier Martínez de la Perak saria jaso eban atzoko ekitaldian, eta Jon Zabaleta irudigile hernaniarrak inaugurau eban erakusketea.

Lehiaketearen helburu nagusia sormena, artea eta euskerea buztartzea dala nabarmendu eban Ariztondok. Euskerea hizkuntza bizia izatea nahi dogunok, ezinbestekoa dogu aisialdian, astialdian eta, azken batean, eguneroko kultura-jardueretan euskerea erabiltea, ganeratu eban. Euskerea erakargarri izan daiten, eta bere erabilerea jardun informal eta hurrekoetan gero eta modu naturalagoan egitea garrantzitsua dala adierazo eban.

Rekalde-Ortzadar komiki lehiaketako lanak urri osoan egongo dira ikusgai Rekalden, martitzenetik zapatura,10:00-14:00 eta 17:00-20:30 artean, eta domeka eta jaiegunetan,10:00-14:00 artean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu