Aurton 40.00 Kultura Bonu ipiniko ditu salgai Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2012-10-24 11:06   kulturbiz

Eusko Jaurlaritzeak 600.000 euro erabiliko ditu aurtengo Kultura Bonua kanpainan. Danetara 40.000 bonu ipiniko ditue salgai. Abenduaren 10etik urtarrilaren 5era arte erosi ahalko dira.

Eusko Jaurlaritzeak 600.000 euro erabiliko ditu aurtengo Kultura Bonua kanpainan. Danetara 40.000 bonu ipiniko ditue salgai. Abenduaren 10etik urtarrilaren 5era arte erosi ahalko dira.

Aurreko urteetan baino bonu gitxiago egongo dira aurten, izan be, igaz 51.500 atara zituan Kultura Sailak, eta 59.000, 2010ean.

Aurreko urteetako emoitza onak ikusita, Kultura Sailak aurten be Kultura Bonua kanpainea martxan ipintzea erabagi dau. Artea eta kulturearen merkatua bultzatzeko ekimena da. Bonu bakotxak 25 euro balio ditu, baina erabiltzailealk trukean 40 euroko gastua egion leike kultura produktuetan, liburu, disko, museoa, zinema, kontzertu, antzerki eta abarretan. 15 euroko aldea Eusko Jaurlaritzak ordainduko dau.

Bonuak aukeratutako finantza-entidadeen bitartez ipiniko dira salgai. Jarlaritzako iturrioek azaldu dabenez, kreditu-txartel bakotxagaz kultura-bonu bat besterik ezin daiteke erosi. Bonuak abenduaren 10etik aurrera erabili daitekez, urtarrilaren 18ra arte. Behin epea amaituta balio barik geratuko dira.

Kanpainagaz bat egiten daben denda edo aretoetan bakar-bakarrik erabili daitekez bonuak. Programeari atxikitzeko epea zabalik egongo da abenduaren 5era arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu