Lekeitioko emakumeek historian egindako ekarpenak ezagutarazoteko beka deialdia egin dabe
2012-10-18 11:30 kulturbizLekeitioko emakumeek historian egindako ekarpenak plazaratzeko beka deialdia egin barri dau Lekeitioko Udalak. Bekea 4.000 eurokoa da, eta gehienez be 6 hileko iraupena izango dau. Izena emoteko azkenengo eguna zemendiaren 16a da.
Lekeitioko emakumeek historian egindako ekarpenak plazaratzeko beka deialdia egin barri dau Lekeitioko Udalak. Bekea 4.000 eurokoa da, eta gehienez be 6 hileko iraupena izango dau. Izena emoteko azkenengo eguna zemendiaren 16a da.
Emakume lekeitiarren ekarpenak jaso eta sakontzea da ikerketaren helburu nagusia. Udala arduratuta dago gure historiaz daukagun irudi parziala dala eta. Emakumeen ekarpenak sarritan ez dira kontuan hartu historia ikerketetan, eta halan egin danean beti be arlo mugatua emon jake. Gure herriari buruzko kalidadezko ikerketa historikoak nahi badoguz, jente-artea osotasunean kontuan izango daben ikerketak izan behar dira, ganeratu dabe Lekeitioko Udaleko iturriek.
4.000 euroko bekea prestau dabe; diruaren % 25 bekea onartzean emongo da, beste % 25 plangintzea aurkeztean, eta ganerakoa, ikerketea amaitzean. Ikerketa bekeak asko jota 6 hile iraungo ditu, halan be, beste 6 hile luzatu daiteke epaimahaiak egoki ikusten badau. Bekea norbanakoek nahiz lantaldeek jaso ahako dabe. Izen emotea eta dokumentuen aurkezpena Lekeitioko Udaleko erregistroan egin behar da, zemendiaren 16ko 14:00ak baino lehen.
Bekea emoteko epaimahaia Lekeitioko alkateak, Bardintasuneko zinegotziak, bardintasuneko teknikariak, kultura teknikariak, idazkariak eta Emakumea eta bardintasun batzordeak osotuko dabe. Ikerketa proiektuaren interesa, zuzentasuna, orijinaltasuna eta bideragarritasuna kontuan izango dira, eskatzaileen curriculuma eta espediente akademikoa eta proiektuan erabiliten dauan berbeta ez sexistea be bai.
Bekearen ganeko jakingarriak, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!