Jexux Izagirrek kazetaritza berbetea aztertu dau 'Erritmoa, kazetariaren batuta' lanean

Bizkaie! 2012-10-31 11:48   kulturbiz

Jexux Izagirrek Erritmoa, kazetariaren batuta kazetaritza berbeteari buruzko lana kaleratu barri dau. Hernaniko Kronika egunkariak idatzizko eta ahozko hizkerea hurreratzen egindako lana dau ardatz, hain zuzen be.

Jexux Izagirrek Erritmoa, kazetariaren batuta kazetaritza berbeteari buruzko lana kaleratu barri dau. Hernaniko Kronika egunkariak idatzizko eta ahozko hizkerea hurreratzen egindako lana jaso dau. Dobera Euskara Alkartea eta Hernaniko Kronika herri egunkariak argitaratu dabe liburua.

Kazetariak erritmoz idatzi behar du, monotoniari aurre eginez, dino egileak. Euskerazko prentsea beste erritmo batean idatzi beharko litzateke, bere ustez. Euskal kazetariak baditu baliabideak irakurlea adi izateko, testu monotonoei aurre egiteko, hiztun onak dituan lez. Hernaniko Kronika herri egunkariaren 12 urteko esperientzia kontau dau Izagirrek. Jexux Eizagirre euskera komunikatiboan aditua da, eta Hernaniko Kronikako kolaboratzailea izan da hamar urtean.

Hernaniko Kronikaren helburuetako bat izan da ahozko jarduna eta idatzizkoa hurreratzea, musika eta erritmo bera emotea. Izagirrek ahozko kontalaria izan dau eredu bere lanean.

Hernaniko Kronika egunero argitaratzen da, euskera hutsean, eta 15.000 irakurle ditu. Interneten be leidu daiteke: www.kronika.net

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu