Zemendiaren 2an abiatuko da Udagoieneko XIII. Ostera

Bizkaie! 2012-10-31 14:42   kulturbiz

Udagoieneko Ostera kultur zirkuituak euskerazko produkzinoa hurreratuko dau Bizkaiko antzokietara. Aurtengo programazinoa zemendiaren 2an hasiko da Elorrion, eta zemendiaren 30ean amaitu. Danetara, 6 emonaldi izango dira eta euskerazko formatu handiko ikuskizunen aukera zabala eskainiko dau programeak ondorengo herrietan: Elorrion, Zallan, Bilbon, Igorren, Leioan eta Muskizen.

Gaur goizean, Bilboko Foru Liburutegian, Udagoieneko Ostera kultur zirkuituaren XIII. edizinoaren aurkezpena egin dabe Miren Dobaran Bizkaiko Foru Aldundiko Euskerako zuzendari nagusiak, Gorka Martinez, BBK Fundazinoko arduradunak, Jasone Mendizabal, Topaguneko zuzendariak eta Aritza Escandon, Topaguneko kultur eragileak.

Udagoieneko Ostera kultur zirkuituak euskerazko produkzinoa hurreratuko dau Bizkaiko antzokietara. Aurtengo programazinoa zemendiaren 2an hasiko da Elorrion, eta zemendiaren 30ean amaitu. Danetara, 6 emonaldi izango dira eta euskerazko formatu handiko ikuskizunen aukera zabala eskainiko dau programeak ondorengo herrietan: Elorrion, Zallan, Bilbon, Igorren, Leioan eta Muskizen.

Aisialdian euskeraz gozetako aukerea eskaini nahi dau zirkuituak, izan be, bizipen positiboek euskerearen erabileran eragin zuzena dabe, eta horretarako Udagoieneko Ostera lako egitasmoak oso eraginkorrak dira. Bide horretan, hartzaile guztiakana heltzeko moduko programazinoa eskainiko dau zirkuituak, jantzea, musikea eta antzerkia buztartuz.


XIII. Udagoieneko Osteraren egitaraua

- Zemendiaren 2an, Elorrioko Arriola Antzokian, 22:00etan, Errimak Oinetan ikuskizuna Haatik dantza konpainiaren eskutik.

- Zemendiaren 16an, Zallako Zine Antzokian, 20:00etan, Benito Lertxundiren kantaldia.

- Zemendiaren 22an, Bilboko Kafe Antzokian, 21:30ean, Betagarri taldearen kontzertua.

- Zemendiaren 23an, Igorreko Lasarte Aretoan, 20:00etan, Lingua Nabajorum, Mikel Martinezen eta Patxo Telleriaren azken antzezlana.

- Zemendiaren 24an, Leioako Kultur Leioan, 21:00etan, Ruper Ordorikaren kontzertua.

- Zemendiaren 30ean, Muskizko Meatzari aretoan, 20:00etan, Hil arte bizi, heriotzea ardatz dauen komedia eta adiskidetasunaz jardungo dan tragedia. Txalo Produkzinoak taldearen obran Iker Galartza, Sara Cozar eta Joseba Usabiaga ikusiko doguz aktore lanetan.

Sarrerak BBKren orotariko kutxazainetan zein aretoetan bertan erosi daitekez. Informazino gehiago behar izan ezkero, klik egin hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu