Galeusca Donostian urriaren 26tik 28ra

Bizkaie! 2012-10-26 11:47   kulturbiz

Galeusca, Galiziar, kataluniar eta euskal idazleen arteko urteroko biltzarra, aurten Donostian izango da eta Esateko idazten dana lelopean, ahozkotasunaren bideak aztertuko ditue datozen hiru egunetan.

Aurten Donostian da hitzordua eta Esateko idazten dana lelopean, ahozkotasunaren bideak aztertuko ditue datozen hiru egunetan. Galeusca Galiziar, kataluniar eta euskal idazleen arteko urteroko biltzarra da. Biltzarra hiru hizkuntzetako eremuetan egiten da, urtero horreetako batera joz, txandaka. Biltzar bakotxak bere gai nagusia izaten dau, biltzarra antolatzen dauen alkarteak –Associacion de Escritores en Lingua Galega (AELG), Euskal Idazleen Elkartea (EIE) eta Associació d’Escriptors en Llengua Catalana (AELC) dira alkarte horreek– proposatua.

Idazle euskaldunak, galiziarrak eta katalanak batzen dituen alkarteek Galeusca Federazinoa sortu eben 2008ko bagilean Pobleteko monasterioan (Herrialde Katalanak). Idazle katalanen, galegoen eta euskaldunen ordezkaritzea, sustapena eta babesa dira Federazinoaren helburu nagusiak. Horrezaz gan, eskubide profesionalak defendiduteko jarduerak koordinetan ditue; erakunde publiko, pribatu, autonomiko, Estadu zein Europaren aurrean jarduera eta hiru hizkuntzen erabilerea bultzatuz: katalana, euskerea eta galegoa.

Bide luzea egin dau hiru alkarteen arteko hartu-emonen ondorioa dan horrek. Momentuan momentuko gaiei ez eze literaturearen ikuspegi zabalagaz zerikusia dabenei be tartea emon ahal izan jake urte horreetan. Era berean, hiru hizkuntzen eremuak bisitau ditue alkarteek. Tartean, Andorra –non katalan hizkuntza dan hizkuntza ofiziala–, Biarritz, Gernika, Santiago, Valentzia, Iruñea edo Mallorca.

Federazinoari esker, hiru alkarteak ordezkatuak egongo dira Estaduko nahiz Europako edozein erakunderen aurrean, publikoa nahiz pribatua izan. Federazioak erabateko nortasuna emon deutso orain arteko Gaeuscari.


Galeusca 2012 - Egitaraua


Urriak 26

19:30ean, poesia eta musika emonaldia Koldo Mitxelena aretoan. ‘Zazpi poeta alén da fronteira’ (Pamiela argitaletxearen liburuaren gaineko emonaldia). Ahotsak: Xosé Estévez, Jose Angel Irigaray eta Luis Rei. Musikea: Ruper Ordorika eta Arkaitz Miner.


Urriak 27

09:30ean, Harrera ofiziala San Telmo Museoan. Esateko idazten dana (ahozkotasuna).

10:15-12:15era bitartean, Esateko idazten dena hedabideetan. Juan Kruz Igerabide (EIE) Laia Martinez Lopez (AELC) Antonio Reigosa (AELG)

12:15-13:45era bitartean, Rafa Xambó i Olmos (AELC) Xurxo Manuel Souto Eiroa (AELG) Arantxa Iturbe (EIE).

16:30ean, Esateko idazten dena: arte eszenikoen arloari buruz. Vanesa Sotelo (AELG) Aizpea Goenaga (EIE-Etxepare Institutua) Lluís Arcarazo Martínez (AELC).


18:30-20:00etara, Hirutan ipuinak iruten ipuin kontaketa saioa. Joxemari Carrere (euskeraz), Cristina Mirinda (galegoz) eta Carles Garcia Domingo (katalanez).


Urriak 28

EIEko bazkideentzat Galeusca Federazinoare

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu