Hamar ikastaro eskainiko ditu UEUk aurten udabarrian

Bizkaie! 2013-03-01 14:06   kulturbiz

Udako Euskal Unibersidadeak udabarriko eskaintzea aurkeztu barri dau. Hamar ikastaro prestau ditue Eibarko Markeskoa Jauregian, horreetako lau aurreratuak. Ane Sarasua UEUko idazkari nagusiak eta Mari Karmen Menika UEUko Ikastetxe Nagusiko arduradunak aurkeztu ditue.

Udako Euskal Unibersidadeak udabarriko eskaintzea aurkeztu barri dau. Hamar ikastaro prestau ditue Eibarko Markeskoa Jauregian, horreetako lau aurreratuak. Ane Sarasua UEUko idazkari nagusiak eta Mari Karmen Menika UEUko Ikastetxe Nagusiko arduradunak aurkeztu ditue.

Gaurkotasuna, kalidadea, gizartearen preminak eta euskerazko prestakuntzea ardatz hartuta atondu ditu UEUk udabarriko ikastaroak. Urtez urte eskaintza akademiko ugari egin dabe, bai kopuruz bai jorratutako gaiei jagokienez be. Gaur egun UEUk bizi dauen egoera gatxa kontuan izanda, ikastarootan inoiz baino jende gehiagok izena emotea gura dabe.

Hiru arlotan banatu ditue aurtengo udabarriko eskaintzea: Informatika eta teknologia barriak: Giza eta gizarte-gaiak; eta, Osasun gaiak. Hiru ikastaro ditu lehenengo atalak: Geografia-informaziorako sistema (GIS). II. Modulua, Moodle 2.3-ren erabilera aurreratua eta HTML5: Estandarra egunero webera egokitzen. Lehenengo biak on line izango dira.

Giza eta gizarte-gaietan eskainiko ditue ikastaro gehien: Antzerkigintza. Umorez bizitzeko bide bat, Argazkigintza dokumentala, Egoera kritikoei aurre egiteko baliabideak, Elikadura burujabetza eta agroekologia eta Inorekin eta ezerekin mingostu gabe bizi. Zure bizitza aberasteko gakoak. II. Modulua. Eta, osasun arloan, Neuromuskulueskeletikoen proba diagnostikoak.

Hamarretatik lau ikastaro aurreratuak dira, beraz parte hartzeko, beharrezkoa da oinarrizko ikastaroa egina izatea. Ikastaro laburrak dira, 8 eta 25 ordu artekoak; batzuk aste barruan izango dira, eta beste batzuk, zapatuetan.

Ane Sarasuak gaur egun etenbako ikasteak dauen garrantzia eta behar hori asetzeko UEUk egindako apostua azpimarratu ditu: bizi dogun krisi sasoihonetan, ezinbestekoa bihurtu da gure ezagutzak eten barik barrizten joatea. UEU orain zazpi urte hasi zan udabarrian eta udagoienean Markeskoan ikastaroak antolatzen. Erantzuna oso ona izan dala nabarmendu eban Sarasuak, ordutik hona parte-hartzea beti joan da gorantz. Erakundearen gastuak murrizteko hainbat erabagi gatx hartu behar izan ditue, orain, asmoa sarrera propioak handitzera bideratuta dago.

Ikastaroetan izena emoten daben ikasleen datuen barri be emon eben aurkezpenean, profila ondokoa da: emakumezkoa, 30 urtetik gorakoa, unibersidade ikasketak egina dituana eta lanean dagoena.

Matrikulazino-epea zabalik dago. Argibide gehiago: www.ueu.org edo 943 82 14 26

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu