Mundumirarik ez da izango aurten

Bizkaie! 2013-02-21 14:35   kulturbiz

Etorkizunera begira proiektua indartzeko eta datozen edizinoetako oinarriak eta ereduak ezartzeko helburuagaz, aurten Mundumira Jaialdia ez antolatzeko erabagia hartu dogu. Erabagia aho-batez hartu dabe Jaialdiaren antolatzaileek: Debagoieneko Mankomunidadeak, Euskal Herria aldizkariak eta Ginmusica musika sustatzaileak.

2005an izan zan Arrasaten lehenengo Mundumira, Munduko Kulturen Festa. Zortzi urteren ostean, jaialdiak ibilbidearen lehen zikloa zarratu dau Gipuzkoako Debagoieneko eskualdea osotzen daben zortzi udalerrietatik pasau eta gero. Etorkizunera begira proiektua indartzeko eta datozen edizinoetako oinarriak eta ereduak ezartzeko helburuagaz, aurten Mundumira Jaialdia ez antolatzeko erabagia hartu dogu. Erabagia aho-batez hartu dabe Jaialdiaren antolatzaileek: Debagoieneko Mankomunidadeak, Euskal Herria aldizkariak eta Ginmusica musika sustatzaileak.

Musikea, antzerkia, kale-animazinoa, gastronomia eta artisautza azokak, mendi-irteerak, kultur-ibilbideak, umeentzako ekitaldiak, jantza eta gastronomia tailerrak… Mundumirako proposamen guztiek kulturaniztasunaren gorazarre egiteko konbita egin deuskue aurreko urteotan eta datozen edizinoetako oinarriak eta ereduak ezartzeko prozesua amaituta espero daigun bederatzigarren edizinoa antolatu ahal izatea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu