'Galde' aldizkari politiko-kultural barria martxan da

Bizkaie! 2013-03-26 10:29   kulturbiz

Galde aldizkaria abiatu barri dabe, argitalpen politiko-kultural edegia, askea, inolako lotura politikorik edo instituzionalik bakoa. Papelezko aldizkaria da, baina edizino digitala be badauka. Euskadiko errealidade berezian sustraitutako aldizkaria izan arren, mundura zabalduko ditue artikuluak, alkarrizketak eta albisteak.

Galde aldizkaria abiatu barri dabe, argitalpen politiko-kultural edegia, askea, inolako lotura politikorik edo instituzionalik bakoa. Papelezko aldizkaria da, baina edizino digitala be badauka. Euskadiko errealidade berezian sustraitutako aldizkaria izan arren, mundura zabalduko ditue artikuluak, alkarrizketak eta albisteak.

Ideiak eta eretxiak dira Galde-ren oinarria. Gaur egungo egoereari buruzko galderak egiteko gunea izango da. Hainbat gai jorratzeko asmoa adierazo dabe agerkariaren arduradunek, besteak beste, ETA ondorengo gizartearen norabidea, produkzino eta konsumo eredu jasangaitz eta bidebakoen kritikea, esklerotizatutako alderdien eskuetan dagoan politikearen kritikea, etorkinen integrazinoan eta emakumeen bardintasunaren aldeko burrukan egiteko dagoan lana.

Eta hori guzti hori, iraultzearen ames zaharrari uko egin barik burutzeko asmoa daukie, hau da, gizarte askeago, bidezkoago eta planeteagaz harmonian dagoena eregiteko helburua baztertu barik. Prozesu luze horretan parte hartu gura dau Galde-k. Hiru hiletik behin kaleratuko dabe aldizkaria.

Lehenengo zenbakia kalean dagoala, irakurleen eretxi eta kritiken zain dagoz sortzaileak. Aldizkariak atal finko batzuk izango ditu: alkarrizketak, artikuluak, txostena, nazinoarteko gaiak, kulturea eta aitamenak. Zenbaki honetako alkarrizketeea Manuela Carmena epaileari eskaini deutsie, eta dosierra, krisiari. Koldo Unceta, Roberto Bermejo, Clara Murguialday, Ángel Calle Collado eta Imanol Zuberok idatzi dabe krisiaren ganean, besteak beste. Kultura atalean ondoko sinadurak batu ditue oraingoan: Mikel Alonso, José Fernández de la Sota, Iñaki Irazabalbeitia, Felipe Juaristi eta Iban Zaldua.

Galde bultzatzen dauen taldeko kideak honeek dira: Anaitze Agirre, Peio Aierbe, Xabier Aierdi, Iñaki Altube, Enrique Bethencourt, Santiago Burutxaga, Antonio Duplá, Mariano Ferrer, Lourdes Oñederra, Fernando Golvano, Iñaki Irazabalbeitia, Felipe Juaristi, Elo Mayo, Clara Murgialday, Fernando Pascual, Josu Perales, Rafael Ruzafa, Koldo Unceta, Agustín Unzurrunzaga, Koldo Uranga eta Imanol Zubero.

Aldizkariari buruzko informazino gehiago eta harpidetzea egin gura izan ezkero, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu