Zabalik honezkero Blas de Otero-Bilboko Hiria Sariaren VI. edizinorako lanak aurkezteko epea

Bizkaie! 2013-03-15 12:00   kulturbiz

Martiaren 15ean, Bilboko poeta handiari eskainitako egunean, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Blas de Otero Fundazinoagaz alkarlanean, Los Goliardos taldearen kontzertua antolatu dau; emonaldia arratsaldeko 19:30etan hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrerea librea izango da, leku guztiak bete arte.

Martiaren 15ean zabaltzen da Blas de Otero-Bilboko Hiria Sariaren VI. edizinorako lanak aurkezteko epea. Saria 2008an sortu eban Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Bilboko poetearen ondarea kudeatzen dauen Blas de Otero Fundazinoagaz alkarlanean.

Lehiaketearen helburua literatur sorkuntzea sustatzea eta Bizkaiko uriburuko herritarren artean, uriak emon dauen idazle handienetako baten irudia ezagutarazotea da. Danetara, 5.600 euro banatzen ditu modalidade bakotxean (gaztelaniaz eta euskeraz).

2012an egindako bosgarren edizinoan, deialdiak inoiz baino partaide gehiago izan zituan. Holan, gaztelaniazko 468 lan aurkeztu ziran, eta hamabost euskeraz, 483 danetara. Aurreko urtean 254 lan aurkeztu ziran. Sariaren irabazleak Ana Pérez Cañamares poeta kanariarra eta Luis Garde Iriarte egile nafarra izan ziran, gaztelaniazko eta euskerazko lanen kategorietan, hurranez hurran.

Blas de Otero-Bilboko Hiria Sariaren VI. edizinorako lanak aurkezteko epea 2013ko bagilaren 14an amaituko da. Sariaren oinarriak ondoko helbideetan jaso daitekez:

www.bilbao.net/premioblasdeotero

www.bilbao.net/blasdeoterolehiaketa (euskeraz).


Los Goliardos musika taldeak Blas de Oteroren (1916-1979) omenezko errezitaldia eskainiko dau

Martiaren 15ean, Bilboko poeta handiari eskainitako egunean, bere urteurrenagaz bat etorriz, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Blas de Otero Fundazinoagaz alkarlanean, Los Goliardos taldearen kontzertua antolatu dau; emonaldia arratsaldeko 19:30etan hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrerea librea izango da, leku guztiak bete arte.

Los Goliardos taldeak, hirurogeita hamarreko hamarkadako antzerki talde mitikoaren izena jaso arren, talde haregaz ezelako zerikusirik ez dauen arren, poesia eta musikea buztartzen ditu bere emonaldietan, abestien eta errezitaldiaren bitartez. Gaur egun hiru lagunek osotzen dabe taldea.

Saioak 60 minutu inguruko iraupena izango dau, eta Blas de Oteroren poesia izango da protagonista eta ardatz egituratzailea, poeta bilbotarraren miresmena eben beste egile batzuen (Antonio Machado, Antonio Buero Vallejo, Federico García Lorca, Miguel Hernández…) eta berarengandik hur egon ziran eta bere lagun izan ziranen (Rafael Alberti, Gabriel Celaya, José Agustín Goytisolo eta Gil de Biedma) poesiek lagunduta.

Ekitaldian Sabina de la Cruzek, Blas de Otero Fundazinoko presidente eta poetearen alargunak, hartuko dau parte. Bere berbetan, errezitaldian gogoratuko diran beste poetakaz bere senarrak izan eban loturea gogoratuko dau, alkarren arteko adiskidetasunari, miresmenari eta bizipenei buruzko zehetasunak eta anekdotak gogoratuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu