XII. Bilboko Zirkuitua Helikon Teatro taldeak aurkeztuko dauen 'Cinco horas con Mario' lanagaz hasiko da

Bizkaie! 2013-02-18 14:06   kulturbiz

Apirilaren 25era arte, Otxarkoaga, Begoña, Abando-Barrainkua, Altamira, Castaños, San Frantzisko, Basurtu eta Errekaldeko udaltegiek eta Solokoetxeko institutuak, umorezko antzerkia, gizarte kritikea egiten dauen antzerkia, jantza eta zirkuagaz edo opereagaz nahasten diran beste lan batzuk jasoko ditue, hamahiru ikuskizun danetara.

Bilboko Zirkuituaren hamabigarren edizinoa eguen honetan, hilaren 21ean, abiatuko da Otxarkoagako Udaltegian (arratsaldeko 19:30etan), Helikon Teatro taldeak eskainiko dauen Miguel Delibesen Cinco horas con Mario lanagaz. Arte eszenikoen alorrean bertoko taldeen jarduerea bultzatu nahi dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako programeak ikuskizun anitzak proposatuko deuskuz urtearen hasiera honetarako: euren lana gure urian egiten daben hamar talde amateurren eta erdi-profesionalen proposamen barritzaileenak.

Apirilaren 25era arte, Otxarkoagako, Begoñako, Abando-Barrainkuako, Altamirako, Castañoseko, San Frantziskoko, Basurtuko eta Errekaldeko udaltegiek eta Solokoetxeko institutuak, umorezko antzerkia, gizarte kritikea egiten dauen antzerkia, jantza eta zirkuagaz edo opereagaz nahasten diran beste lan batzuk jasoko ditue, hamahiru ikuskizun danetara.

Horrezaz gan, Bilboko Zirkuituaren barruan ohikoak diran bi konpainiak, Malabrigok eta Totumek, bi estreinaldi eskainiko ditue. Aurtengo edizinoan parte hartuko daben ganerako taldeak ondokoak izango dira: Doos Colectivo, Laressistens, Oh my god!, Ekoma Teatro, Luna Llena, Hipo y Condrias eta Miren De Miguel.

Zezeilaren 27an, barriz, antzerkia Begoñako auzora helduko da, Mírame cuando te hablo lana eskainiko dauen Doos Colectivo konpainiaren eskutik. Eva Guerrerok sortutako antzerki eta jantza garaikide proiektua da, genero indarkeriari buruzkoa, estetika mailan oso modu minimalistan bideratua, alde didaktikoa ahaztu barik. Bere gaia kontuan izanda, lana martiaren 8rako, Emakumearen Nazinoarteko Egunerako be programau da, Basurtuko Udaltegian.

Hilebete honetarako programazinoa San Frantziskoko Udaltegian zarratuko da zezeilaren 28an, Malabrigoren Two lanagaz. Kepa Ybarrak zuzendutako Two edozein tabernaren eta bertatik igaroten diran personaia guztien istorioa da; barreak, edaria, burrukak, maitasun istorioak, kabaret estetikan erakutsiak.

Apirilaren amaierara arte, Bilboko Zirkuituak eskaintza eszeniko anitza eskainiko dau, programearen barruan oso ibilbide luzea daroan Totum konpainiaren beste estreinaldi bategaz. Arrate Etxeberriak eta María Urcelayk zuzendutako De vuelta antzezlana istorio bitxi eta bizitzaz betea da. Bertan, zirkuko zenbait emakume barriro alkartuko dira, inoiz egin ez eben saio bikaina atontzeko.

Horrezaz gan, programazinoak komedia be eskainiko dau, Luna Llenaren Gente guapa, gente importante, Hipo y Condrías, Oh my god! taldearen Zer duzu, Amy? edo Miren De Miguelen Tutte contro Verdi lana, besteak beste. Azken lan horrek, emakumeak operan eta Verdiren personaietan, batez be, beteten dauen lekuari buruzko gogoetea eragin nahi dau.

Beste alde batetik, familia osoari zuzendutako ikuskizuna be izango da, Castañoseko eta Altamirako udaltegietan eskainiko dan Cristina Blancoren eta Ekoma Teatroren Rosalinda sous le ciel.


Sorkuntzeari laguntzinoa

Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Baliabide Eszenikoen BilbaoEszena Zentroak antolatutako Bilboko Zirkuitua programea, benetako aukerea da sortzaile barriek eta antzerki eta jantza taldeek euren lanak eszenan agertu eta ikus-entzuleen aurrean antzeztu deiezan. Programeak argiztapen eta soinu zerbitzu teknikoa eta publizidadea eskaintzen deutsez konpainiei, eta baita konpentsazino ekonomiko bat be.

Orain hamarkada bat programea martxan jarri zanetik, zabalduz eta emonaldi eta eszenatoki kopurua handituz joan da. Denporeagaz, egitaraua ia uriko auzo guztietara zabaldu da. Auzo horreetako askok urte osoan jasoten daben Arte Eszeniko eskaintza bakarra da. Gainera, ekimenaren hasieran parte hartu eben konpainien artean batzuk profesional izatera heldu dira, Gaitzerdi Teatro, FTI (Fábrica de Teatro Imaginario) edo Itziar Lazkano, besteak beste.

Bilboko Zirkuitua, genero horretako ekimen aitzindaria eta bakarra da Euskadi osoan. Gure uriko antzerki taldeei euren lanak aurkezteko aukerea eskaintzeaz gan, programa honek Bilboren kultur eskaintza deszentralizetan be laguntzen dau.


XII. Zirkuitua

- Zezeilak 21: Cinco horas con Mario (Helicón Teatro) Otxarkoagako udaltegian.

- Zezeilak 27: Mírame cuando te hablo (Doos colectivo) Begoñako udaltegian.

- Zezeilak 28: Two (Malabrigo) San Frantziskoko udaltegian. Estreinaldia.

- Martiak 8: Mírame cuando te hablo – (Doos colectivo) Basurtuko udaltegian.

- Martiak 13: Zer duzu, Amy? (Oh my god!) Begoñako udaltegian.

- Martiak 14: Rosalinda sous le ciel – (Cristina Blanco / Ekoma Teatro) Castañoseko udaltegian. 18:30ean. Familia osoarentzat.

- Martiak 20: Fa en cuarta (La Ressintance) Errekaldeko udaltegian.

- Martiak 21: De vuelta (Totum) Otxarkoagako udaltegian. Estreinaldia.

- Apirilak 10: Gente guapa, gente importante (Luna Llena) Begoñako udaltegian.

- Apririlak 11: Fa en cuarta (La Ressintance) Solokoetxeko institutuan.

- Apirilak 17: Rosalinda sous le ciel (Cristina Blanco / Ekoma Teatro) Altamirako udaltegian. 18:30ean. Familia osoarentzat.

- Apirilak 18: Tutte contro Verdi (Miren De Miguel) Otxarkoagako udaltegian.

- Apirilak 25: Hipo y Condrias (Hipo y Condrias) Barrainkuako udaltegian.

Bi kenduta, saio guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira, eta sarrerea librea izango da, leku guztiak bet

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu