Boteroren erakusketako 45 kartelen zozketeak 4.200dik gora partaide izango ditu

Bizkaie! 2013-03-06 17:32   kulturbiz

Danetara, 4.215 lagunek emon dabe izena www.bilbao.net webgunearen bidez, Bilboko Arte Ederren Museoan ikusgai izan dan Fernando Boteroren erakusketako 45 kartelen zozketan parte hartzeko.

Danetara, 4.215 lagunek emon dabe izena www.bilbao.net webgunearen bidez, Bilboko Arte Ederren Museoan ikusgai izan dan Fernando Boteroren erakusketako 45 kartelen zozketan parte hartzeko. Izena emoteko epea martiaren 1ean amaitu zan, eta sarituen zerrendea eguen honetan ezagutarazoko da aitatu webgunearen Agenda atalean, Bilboko Udalak jakinarazo dauenez.

Ospakizuna izeneko koadroaren irudia dakarten kartelen on line zozketeagaz, artista kolonbiarraren erakusketeak lortutako arrakasta handiagaz bat egin nahi izan dau Bilboko Udalak, 166.646 bisitari erakarri baititu Arte Ederren Museora. Kopuru hau, 2011n Antonio Lopez artisteari eskainitako erakusketeak baino ez dau gainditu, 209.531 persona erakarri baitzituan.

Bilboko Udalaren webgunearen bitartez zotz egingo diran kartelak, 1,18 x 1,75 metrokoak, orain aste batzuk Londres, Paris, Amsterdam, Bordele, Frantziako Tolosa, Madril eta Bartzelona lako urietan Bilbo sustatzeko egindako nazinoarteko kanpainatik berreskuratu dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu