Zornotzan literatura bidaia antolatu dabe Baztanera, Dolores Redondoren 'Zaindari Ikusezina' lana gaitzat hartuta

Bizkaie! 2013-05-20 12:40   kulturbiz

Kultura eta literatura aukerak eskainiz, liburutegiaren ohiko jarduerearen osogarria dan Biblioteka + programearen barruan, Amorebieta-Etxanoko Udal Liburutegiak literatura bidaia antolatu dau Baztanera (Nafarroa), inguru hori baita Dolores Redondo donostiarraren Zaindari Ikusezina eleberri ospetsuan agertzen dana.

Kultura eta literatura aukerak eskainiz, liburutegiaren ohiko jarduerearen osogarria dan Biblioteka + programearen barruko ekimena da. Amorebieta-Etxanoko Udal Liburutegiak, udalerriko fruta-denden kolaborazinoagaz, literatura bidaia antolatu dau Baztanera (Nafarroa), inguru hori baita Dolores Redondo donostiarraren Zaindari Ikusezina eleberri ospetsuan agertzen dana.

2013ko urtarrilean, Dolores Redondok El guardián invisible (Planeta taldeko Destino Ediciones) argitaratu eban, Baztango trilogiako lehen liburukia. Lan horren zinema produkzinorako eskubideak Peter Nadermannek, Millennium saga ospetsuaren produktoreak, erosi ditu. Momentu honetan, Dolores Redondo Nafarroako Erriberan bizi da, eta bertan idazten dau, eta abentura zabal horren bigarren eta hirugarren partea sortzeko prozesuan dabil beharrean.

Literatura turismoa gauzatzea da ekimen honen helburuetako bat eta, holan, Baztan eta Elizondoko kaleak ezagutzeko bisita gidatua izango dau osogarri, nobelan agiri diran lekuak lekuak ardatz hartuta.

Bidaian parte hartzeko interesa dabenek liburutegian emon leikie izena bagilaren 4ra bitartean. Bidaiaren prezioa 5 €-koa da lagun bakotxeko. Dana dala, udalerriko fruta-dendetan maiatzaren 20tik 25era bitartean bezeroei emongo jakezan txartelen bidez, bidaiara debalde joateko zozketan har daiteke parte.

Bidaia egun batekoa izango da, bagilaren 8an hain zuzen.

Joan aurretik nobelea irakurtea gomendatzen da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu