EIZIEk Literatura Unibersala bildumako itzulpen-lehiaketea abiarazo dau

Bizkaie! 2013-06-03 11:41   kulturbiz

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Alkarteak (EIZIE) Literatura Unibersala bildumako itzulpen-lehiaketea jarri dau martxan. Itzulpengintzako profesionalek zein hasibarriek parte hartu leikie, eta proiektuak aurkezteko epea garagarrilaren 8an amaituko da.

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Alkarteak (EIZIE) Literatura Unibersala bildumako itzulpen-lehiaketea jarri dau martxan. Itzulpengintzako profesionalek zein hasibarriek parte hartu leikie, eta proiektuak aurkezteko epea garagarrilaren 8an amaituko da, antolakuntzako iturriek jakinarazo dabenez.

Itzulgaiak ondokoak izango dira: Emily Brontëren Wuthering Heights; Ralph Ellisonen Invisible man; Alice Munroren Hateship, Friendship, Courtship, Loveship, Marriage; Rebecca Westen The Return of the Soldier; Marguerite Durasen La douleur; Louis Guillouxen Le sang noir; Françoise Saganen Bonjour tristesse; François Villonen Le testament; Curzio Malaparteren La pelle; Herman Hesseren Siddhartha; Erich Maria Remarqueren Im Westem nichts neues; Amos Ozen Black Box (Kufsah shehora); Norman Manearen I^ntoarcerea huliganului; Clarice Lispectoren Felicidade Clandestina; Aleksandra Kollontairen Liubov' pchel trudovykh; eta Stanislaw Lemen Solaris.

Adituek osotutako epaimahai batek egingo dau itzultzailearen hautapena eta esleipenaren ostean obra osoa itzultzeko kontratua sinatuko dabe EIZIEk eta itzultzaileak. Eusko Jaurlaritzeak izentautako itzulpen-munduko aditu batek, itzulpenen argitalpena egingo dauen argitaletxeak proposaturiko batek, eta EIZIEk izentautako batek osotuko dabe epaimahaia.

Lehiaketaren gaineko zehaztapenak, arauak eta bestelakoak EIZIEren webgunean dagoz, Literatura Unibersala bildumako itzulpen-lehiaketa atalean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu