La Cava Etxea, bagileko protagonistea 'Bilboko eraikin bereziak' bisita gidatuen egitarauan
2013-05-22 12:50 kulturbizMaiatzean, Atxuriko Gizakundearen komentua dogu Bilboko eraikin bereziak: Komentuak, atzo eta gaur bisita gidatuen egitarauko protagonistea, bagilean, ostera, La Cava Etxea izango da. Bisitak doban dira, baina derrigor emon behar da izena.
Maiatzean, Atxuriko Gizakundearen komentua dogu Bilboko eraikin bereziak: Komentuak, atzo eta gaur bisita gidatuen egitarauko protagonistea, bagilean, ostera, La Cava Etxea izango da. Bisitak doban dira, baina derrigor emon behar da izena.
Bilboko Udaleko Bilbao Izan ondarearen hedapena sustatzeko programearen barruan atondu dira bisitak. Bagileko bisiten ostean udako etenaldia egingo dabe, eta irailean atzera be ekingo deutsie egitarauari, Bilboko Novia Salcedo kalean dagoan Klaretar Kaputxinoen Kongregazinoko Pilarreko Gure Amaren monasteriogaz, hain zuzen be.
Rafaela Ybarra Aranbarrariren (Bilbo, 1843-1900) familiaren etxebizitza izandako eraikinak dohaintzan emon jakozan Aingeru Zaindariak kongregazinoari 1927an, beharrean segiduteko. Rafaela Ybarra familia aberats eta katoliko batean jaio zan. Orduko bakotasunak leuntzeko hainbat jarduera sozial sustatu zituan, berbarako, Bilboko Amaetxearen sorrera bultzatu eban.
Bilbao Izanek antolatutako bisita gidatuetan Cava etxe biek Deustun osotzen daben espazioa eta horreek inguratzen dituan lorategia erakutsiko ditue. Ostean, etxeetako bat ikusiko da, hain zuzen be, Rafaela Ybarra bere gizon eta seme-alabekaz bizi zana. Vilallonga eta Ybarra familiek eregi zituen Cavako etxeak, ia bardinak dira. Etxeak beirate ederrak ditu, eta jatorrizko altzari batzuk be daditu, José Vilallonga Rafaela Ybarraren senarraren bulegoan dagozanak.
Bisitak euskeraz eta gaztelaniaz izango dira, eta ordu eta erdi iraungo dabe. Derrigor egin behar da erreserbea, 94 401 00 10 telefono-zenbakian, 8:00etatik 20:00etara. Bagilaren 1etik 28ra, ondoko egunetan egingo dira: martitzen eta eguaztenetan, 17:00etan eta 18:45ean; eguen eta barikuetan, 10:00etan eta 18:00etan; eta zapatuetan, 10:00etan eta 11:45ean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!