BFAk bookcrossing gune bat jarri dau Foru Liburutegian, irakurzaletasuna sustatzeko asmoz

Bizkaie! 2013-05-29 13:51   kulturbiz

Bizkaiko Foru Aldundiak bookcrossing gune bat jarri dau Foru Liburutegian, irakurzaletasuna sustatzeko helburuagaz. Bookcrossing gune ofiziala bibliotekako atartean dago eta honezkero zabalik dago.

Bizkaiko Foru Aldundiak bookcrossing gune bat jarri dau Foru Liburutegian, irakurzaletasuna sustatzeko helburuagaz. Bookcrossing gune ofiziala bibliotekako atartean dago eta honezkero zabalik dago.

Liburuaren Nazinoarteko Egunaren inguruan, Bizkaiko Foru Aldundiak bookcrossing ekimenagaz bat egin eban, liburu trukea ahalbidetzeko 400dik gora liburu Bilboko hainbat lekutan askatuz. Orain, barriz, ekimenak izandako erantzun ona ikusita, bookcrossing gunea jarri dau Foru Liburutegian.

Momentuan momentuko ekintza lez hasi zan ekimenak jarraipena izan dau, eta holan, espazio bat gorde da Foru Liburutegian, nahi daben personek hemendik aurrera beren liburuak askatzeko; gero, liburuok Bilboko beste espazio batzuetan askatuko dira.

Bizkaiko Aldundiaren arabera, Foru Liburutegiko bookcrossing gune ofiziala, irakurgaiak konpartiduteko aukerea emoteaz gan, espazio bat da bookcrossing-eko norberaren liburuari buruzko hausnarketak, iradokizunak, eretxiak eta bururatzen dan guztia partekatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu