EHUk itzulpenak eta jatorriz euskeraz idatzitako liburuak daroaz Durangoko Azokara

Bizkaie! 2013-12-05 13:16   kulturbiz

Danetara, UPV/EHUko Euskeraren arloko Errektoreordetzeak 17 titulu argitaratu ditu aurten; horreeetatik 5 jatorriz euskeraz idatzitakoak eta ganerako 12ak itzulpenak.

Ibon Sarasola, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko arduradunak be dimitidu egin dau

Bizkaie! 2013-12-05 09:30   kulturbiz

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko ardurea itxi egingo dau Ibon Sarasolak (Donostia, 1946) eta zuzendaritzeari emon deutso horren barri dagoeneko. Gramatika Batzordeko kide guztien dimisinoaren ondoren dator Ibon Sarasolarena. Azken bolada honetan Euskaltzaindian ikusten dodan giroa ez da gogokoa, ez naiz eroso sentiduten.

Kalean dago Astola aldizkariaren 7. zenbakia

Bizkaie! 2013-12-03 10:31   kulturbiz

Gerediaga Elkartearen ekimenez, hamar erreportaje interesgarri bidelagun hartuta, Durangaldeko historian sartzeko aukerea emoten deusku Astola aldizkariko zenbaki barri honek. Ohiko salmenta puntuetan eta Durangoko azokan salgai egongo da urtekaria, 5 euroan.

Euskaltzaindiak osoko bilerea egingo dau barikuan Zarautzen

Bizkaie! 2013-11-28 10:22   kulturbiz

Zemendiaren 27an, ehun urte bete dira Inazio Eizmendi Basarri bertsolari, kazetari, idazle eta ohorezko euskaltzaina jaio zala, eta mendeurrena dala-eta, urte osoan zehar Basarriren omenezko ekitaldi batzuk egiten dagoz, Zarauzko Udalaren eta Montxia Bertso Eskolearen ekimenez.

Hasier Agirrek irabazi dau Oihenart Aforismoen III. Lehiaketea

Bizkaie! 2013-11-27 16:45   kulturbiz

Hasier Agirre Aranburuk irabazi eta eta Juan Ramon Alberdik bigarren saria jaso dau UPV/EHUko Oihenart Aforismoen III. Lehiaketan. Edurne Otamendi Garmendia Donostiako Udaleko Euskera Zerbitzu buruak banatu ditu sariok. Era berean, ekitaldian azken bi edizinotan (2012 eta 2013) aurkeztutako aforismoen hautaketea dakarren liburuxkea banatu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gernikako Bakearen Museoa 15. urteurreneko ospakizunetan buru-belarri

Bizkaie! 2013-11-22 14:46   kulturbiz

Euskadin eta Espainian bakarra dan Gernikako Bakearen Museoak bere 15. urteurrena ospatzen dau aurten. Horretarako, Gernikako dendari eta merkatarien kolaborazinoagaz milaka dobaneko sarrera bananduko ditu, batez be, Gernikako eta inguruko jenteak museoa bisitetako aukera izan daian.

Kaliforniara joandako euskaldunen lekukotasunak batu ditu Asun Garikanok 'Kaliforniakoak (1533-1848)' lanean

Bizkaie! 2013-11-21 17:43   kulturbiz

Orain ia bostehun urte Kaliforniara joandako lehenengo euskaldunek idatzitakoak batu ditu Asun Garikanok Kaliforniakoak (1533-1848) (Pamiela) lanean. Esploratzaile eta kolonizatzaile euskaldunen lekukotasunek klimea, paisaia eta bertako tribuen ganeko informazino ugari eskaintzen dabe. Joseba Sarrionandiak idatzi dau berbaurrea.

Berezko tipografia osoa sortzen dauen lehen unibersidade europarra da UPV/EHU

Bizkaie! 2013-11-21 17:37   kulturbiz

Tipografia barria 2012-2015ko Komunikazino Planaren hausnarketa eta proposamenetatik sortu zan, bi hizkuntza ofizialak alkarregaz idazteko konponbide barritzailea emoten dau, eta identidadea sortzen lagunduko dau. Euskal Herriko Unibersidadearentzat pozgarria da identifiketan gaituan osogai barri hau, jatorrizkoa eta personala izatea, esan dau Iñaki Goirizelaia errektoreak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

LUMA aldizkariak antolatuta, zemendiaren 23an jokatuko da Irunen Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen VII. Txapelketea

Bizkaie! 2013-11-20 10:44   kulturbiz

25 € ordainduko ditu txapelketan parte hartu nahi dauen lehiakide bakotxak (txapelketea + bazkaria), 20 € LUMA aldizkariaren harpideduna bada. E-postaz (xedera@xedera.com) edo telefonoz (943 630 883) emon daiteke Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen VII. Txapelketan parte hartzeko izena, eta 2013ko zemendiaren 20a izango da horretarako azken eguna.

'Bizkaiko Kultur Txartela' ekimena abiatuko dau Foru Aldundiak abenduan

Bizkaie! 2013-11-19 17:00   kulturbiz

Kultur produktuak erostea sustatzeko asmoz, Bizkaiko Kultur Txartela ekimena sortu dau Bizkaiko Foru Aldundiak. Txartelak Kutxabanken bitartez erosi ahal izango dira, orotarako kutxazainetan. Txartel bakotxagaz bono bakarra erosi daiteke. Abenduaren 16tik egongo dira salgai; danetara, 46.875 txartel.

Aide zabaleko pintura lehiaketea Garain datorren domekan

Bizkaie! 2013-11-19 13:54   kulturbiz

16 urtetik gorako edozeinek parte hartu leike eta nahi beste obra aurkeztu daitekez. Lanak aide zabalean egingo dira Garaiko udalerrian eta lehiaketearen egunean bertan. Lanak herriko irudietan oinarrituko dira, horreen aukeraketea erabat librea dalarik. Partaideek, egun berean, goizeko 9:00etatik 10:00etara bitartean Garaiko udaletxean zigilatu beharko ditue euskarriak.

Manuel Irujok erbestera eroan zituan liburuen artxiboa dohaintzan jaso dau Liverpooleko Unibersidadeak

Bizkaie! 2013-11-15 10:03   kulturbiz

Manuel Irujoren ondorengoek, abokatu eta politikari jeltzale zanak Pariseko eta Londreseko erbestera eroan zituan liburuen artxiboa dohaintzan emon barri deutsie Liverpooleko Unibersidadeari. Horregaz batera, Etxepare Euskal Institutuak bi ekimen barri jarriko ditu abian Irujo zanaren lana eta itzala aztertzeko: Manuel Irujo Lecture Biltzarra eta Manuel Irujo Fellowship Katedrea.

Juan Bautista Eguzkitzaren sermoi eta berbaldi nabarmenenak liburu baten batu ditu Labayruk

Dabi Piedra Robledo 2013-11-14 13:49   kulturbiz

Neure entzule maiteak Labayru Ikastegiak argitaratu dau, Jarein bilduman, BBK Fundazinoaren laguntzinoagaz. Bertan, Juan Bautista Eguzkitzaren sermoi hautatuak ez eze, haren bizitzearen ganeko zertzeladak, bibliografia eta abar topauko doguz. DVDa be badakar argitalpenak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Egungo euskal saiakeraren historia' kaleratu barri dau EHUk

Bizkaie! 2013-11-14 11:16   kulturbiz

Euskal Herriko Unibersidadeko Laida ikerketa taldeak Egungo euskal saiakeraren historia liburua argitaratu barri dau. Joseba Sarrionandiaren Ni ez naiz hemengoa (1985) eta Anjel Lertxundiren Eskarmentuaren paperak (2009) mugarrien artean dagozan beste hamar zutabe aztertzen ditu Euskal Literatura Saileko behar barriak.

'Gasteizko Toponimia IV, Langraiz' liburua aurkeztu dabe Gasteizen

Bizkaie! 2013-11-13 17:45   kulturbiz

Arabako uriburuko 64 herrixketako toponimo guztiak batzea, eta era sistematikoan batzea, izan da Gasteizko Toponimia egitasmoaren helburua. Izen guztiakaz batera, artxiboetan topautako dokumentazino guztia be batu da. Izan be, lan honen azken asmoa gaur egun erabilten ez diran toponimoak berreskuratzea da, eta jagokezan forma idatziak arautzea eta finkatzea.

Pedro Hilarion Sarrionandia fraile frantziskotarra omenduko dabe domekan, Garain

Bizkaie! 2013-11-13 12:12   kulturbiz

Garaiko Udalak eta Gerediaga alkarteak Pedro Hilarion Sarrionandia Linazari omenaldia egingo deutso domekan, hilak 17, haren heriotzearen 100. urteurrena dala eta. Gazterik frantziskotarren ordenako fraile sartu zan eta Galizia eta Andaluzian ikasketak egin ostean, Maroko aldeko misinoetara joan zan. Berau da Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? lanaren ardatza.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

UPV/EHUko Mikel Laboa Katedreak sormen eta ikerkuntza arloetako laguntzak erabagi ditu

Bizkaie! 2013-11-12 14:20   kulturbiz

Mikel Laboa Katedrearen helburuetako bat da Laboaren beraren lana, euskal folklorea eta gaur egungo arte-adierazpenak aztertzea. Horren haritik, aitatutako diru-laguntzinoak banatu ditu aurtengo ekitaldian.

Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketako sariak banatu ditue

Bizkaie! 2013-11-07 17:19   kulturbiz

Piedad Ortiz de Urbina eta Jon Mikel Udakiola dira III. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketearen irabazleak. Epaimahaiaren eretxiz, istorio desbardinak, orijinalak eta kalidade handikoak aurkeztu ditue. Lan irabazleak eta finalistak Bilboko Rekalde aretoan bertan izango dira ikusgai abenduaren 8ra arte.

Euskal kulturea izango da aurten protagonista Fenêtre Ouverte egitarauan, Valonia-Bruselan

Bizkaie! 2013-11-07 10:52   kulturbiz

Etxepare Euskal Institutuaren eta Federation des Jeunesses Musicales Wallonie-Bruxelles erakundearen alkarlanari esker, euskal kulturea izango da aurten Valonia-Bruselako Fenêtre Ouverte egitarauko protagonista. Igaz Kataluniari eskainitako egitarauaren arrakastearen ondoren dator Fenêtre Ouverte jaialdiaren bigarren aldia, zemendiaren 23tik abenduaren 4ra arte egingo dana.

Bilboko Alondigeak IV. Bideo-joko Independenteen Nazinoarteko Lehiaketearen finalistak aurkeztu ditu

Bizkaie! 2013-11-06 14:19   kulturbiz

Bilboko Alondigeak hóPLAY13 Bideo-joko Independenteen Nazinoarteko Lehiaketearen IV. edizinoan parte hartuko daben proiektuak aurkeztu ditu. Finalistok aurten aurkeztutako 111 proiektutatik aukeratuak izan dira. Helburua, bideo-joko barritzaileak, originalak eta heziketea bultzatzen dabenen artean, lan onenak saritzea da.