Hasier Agirrek irabazi dau Oihenart Aforismoen III. Lehiaketea

Bizkaie! 2013-11-27 16:45   kulturbiz

Hasier Agirre Aranburuk irabazi eta eta Juan Ramon Alberdik bigarren saria jaso dau UPV/EHUko Oihenart Aforismoen III. Lehiaketan. Edurne Otamendi Garmendia Donostiako Udaleko Euskera Zerbitzu buruak banatu ditu sariok. Era berean, ekitaldian azken bi edizinotan (2012 eta 2013) aurkeztutako aforismoen hautaketea dakarren liburuxkea banatu dabe.

Hasier Agirre Aranburuk irabazi eta eta Juan Ramon Alberdik bigarren saria jaso dau UPV/EHUko Oihenart Aforismoen III. Lehiaketan. Edurne Otamendi Garmendia Donostiako Udaleko Euskera Zerbitzu buruak banatu ditu sariok. Era berean, ekitaldian azken bi edizinotan (2012 eta 2013) aurkeztutako aforismoen hautaketea dakarren liburuxkea banatu dabe.

Saria jasoterakoan Hasier Agirrek azaldu dau aspaldian, aforismoen inguruan hausnartzean, argazkilariaren irudia jatort burura. begitantzen jat, nire kasuan hola da behintzat, berbakaz ateratako argazki bat dala aforismoa. Perspektiba indibidual eta formulazino original batetik abiatuta, nauila sozialean sinisgarria izango dan esaldi bat ontzea, inork inoiz esan bako ha errepetidutea. Eta hori guztia, gainera, klisk batean, ezin laburrago, nahiz eta atzetik obserbazinoaldi luzeak egon. Belgradeko Aforisten Zirkuluko leloak dinoan lez, denpora asko behar baita labur idazteko.

Era berean, Juan Ramon Alberdik agertu dau hamabost urtegaz nire ikasketei itxi neutsen. Lan munduan igaro dodaz hainbat urte 2006 urtean istripua izan neban arte. Egun lesino medularra daukat, eta ondorioz, bizimodua asko aldatu jat; baina aldi berean, bizitzaren eremu barri batzuk ezagutzeko aukerea izan dot. Horreen artean, aforismoak idazteko aukerea eta Oihenart lehiaketan parte hartzekoa be bai. Ez dago esan beharrik, sari honek sekulako ilusinoa egin deustala.

Hasier Agirre Aranburu Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (HAEE-IVAP) Euskalduntze zerbitzuko langilea da. Lehiaketara aurkeztu dauen lanak Afopuntura dau izena.

Juan Ramon Alberdi, barriz, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultadean Gizarte Antropologiako ikasketak egiten dabil. Lan sariduna Bizitzaren galtzada-harriak dalarik.

Aurtengo edizinoan lehiaketara aurkeztu diran lanak epaitu ditue: Cristina Lasa Otxotekok (Filosofiako irakaslea), Juan Kruz Igerabide Sarasolak (idazlea) eta Segundo Garin Casaresek (Hezkuntza Zientzietako irakaslea).

Lehiaketea 2010ean abiarazo eban UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeak, Donostiako Udaleko Euskera Zerbitzuaren laguntzaz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu