Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketako sariak banatu ditue

Bizkaie! 2013-11-07 17:19   kulturbiz

Piedad Ortiz de Urbina eta Jon Mikel Udakiola dira III. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketearen irabazleak. Epaimahaiaren eretxiz, istorio desbardinak, orijinalak eta kalidade handikoak aurkeztu ditue. Lan irabazleak eta finalistak Bilboko Rekalde aretoan bertan izango dira ikusgai abenduaren 8ra arte.

Kulturako foru diputadu Miren Josune Ariztondok emon deutsiez sariak irabazle biei. Lehenengo saria banatu egin beharko dabe Piedad Ortiz de Urbinak eta Jon Mikel Udakiolak. Ortiz de Urbina barakaldarrak Maitasun gozoa komikia aurkeztu eban, eta Udakiola hernaniarrak, Txorimaloa.

Bost finalista izan dira aurten: Lau zaldizkoak, David Sarasketa (Arrigorriaga, 1975); Fideltasuna, Alai Zubimendi (Hernani, 1976); Bilatzailea, Alai Zubimendi (Hernani, 1976); Bildotsen bihotza, Amaia Ballesteros Lopez (Trapagaran, 1978);eta, Amestu, Ibon Sánchez (Bilbo, 1984) eta Igor Vidaurrazaga (Portugalete, 1989).

Aurtengo edizinoan, Erein argitaletxearen Ipurbeltz (1977-2008) komikiarentzat izan da Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketearen ohorezko saria. Ipurbeltz-en sustatzaile eta sortzaileek euskeraz argitaratzen zan komiki horren 31 urteko ibilbidean egindako lana nabarmendu gura izan dabe.

KMK lehiaketearen inguruan tailer bat egingo da, zemendiaren 16an, Rekalde aretoan. Adur Larrea eta Pernan Goñi marrazkilariak arduratuko dira maisu-eskola emoteaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu