'Bizkaiko Kultur Txartela' ekimena abiatuko dau Foru Aldundiak abenduan
2013-11-19 17:00 kulturbizKultur produktuak erostea sustatzeko asmoz, Bizkaiko Kultur Txartela ekimena sortu dau Bizkaiko Foru Aldundiak. Txartelak Kutxabanken bitartez erosi ahal izango dira, orotarako kutxazainetan. Txartel bakotxagaz bono bakarra erosi daiteke. Abenduaren 16tik egongo dira salgai; danetara, 46.875 txartel.
Kultur produktuak erostea sustatzeko asmoz, Bizkaiko Kultur Txartela ekimena sortu dau Bizkaiko Foru Aldundiak. Txartelak Kutxabanken bitartez erosi ahal izango dira, orotarako kutxazainetan. Txartel bakotxagaz bono bakarra erosi daiteke. Abenduaren 16tik egongo dira salgai; danetara, 46.875 txartel.
Txartelak 40 euroko balioa izango dau, eta kultur produktuak erosteko eta museoetarako, zuzeneko emonaldietarako eta bestelako kultur ekitaldietarako sarrerak erosteko erabili ahal izango da. Produktuak eta sarrerak kanpaineagaz bat egiten daben denda edo aretoen sarean erosi beharko dira.
Txartelak hiru kategoria izango ditu: A motakoa (32 euro), edozein kultur produktutarako; B motakoa (28 euro), kultur jardueretarako (arte eszenikoak eta museoetara bisita, zinemea); eta D motakoa (24 euro), euskeraz egiten diran produktu eta jardueretarako. Erosketa balioa danetan 40 eurokoa izango da. Prezioaren eta erosketa balioaren arteko aldea foru erakundeak finantzatuko dau, horretarako aurreikusitako diru kopurua amaitu arte.
Titulartasun publikoko zein pribaduko museoak, kultur fundazino publiko zein pribatuak, Euskalduna Jauregia eta kultur produkzinoa (arte eszenikoak, musikea, erakusketak) erakusten daben zentro edo areto pribaduak be sartu ahal dira programan.
Bizkaian bakarrik erabili ahal izango da txartela, eta fase bi izango ditu: lehena, Gabonetakoa, abenduaren 16tik 2014ko urtarrilaren 31ra, eta bigarrena, datorren urteko martiaren 17tik maiatzaren 18ra arte.
Bizkaiko Kultur Txartela-gaz erosi ahal izango diran kultur produktuen artean dagoz liburuak (testu liburuak, ikasteko liburuak eta profesionalak, ez), musika edozein euskarritan eta zuzeneko musika kontzertuetarako sarrerak; zinemea (DVDak eta beste euskarri batzuk) eta zinema areto komertzialetarako sarrerak; ikuskizun eszenikoetarako sarrerak (jantzea, antzerkia); eta museoak bisitetako sarrerak. Ondoko produktuak programatik kanpo geldituko dira: papelgintza artikuluak; ekipoak, softwarea eta informatika eta elektronikako konsumigarriak; jokoak eta bideojokoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!