Euskal kulturea izango da aurten protagonista Fenêtre Ouverte egitarauan, Valonia-Bruselan
2013-11-07 10:52 kulturbizEtxepare Euskal Institutuaren eta Federation des Jeunesses Musicales Wallonie-Bruxelles erakundearen alkarlanari esker, euskal kulturea izango da aurten Valonia-Bruselako Fenêtre Ouverte egitarauko protagonista. Igaz Kataluniari eskainitako egitarauaren arrakastearen ondoren dator Fenêtre Ouverte jaialdiaren bigarren aldia, zemendiaren 23tik abenduaren 4ra arte egingo dana.
Etxepare Euskal Institutuaren eta Federation des Jeunesses Musicales Wallonie-Bruxelles erakundearen alkarlanari esker, euskal kulturea izango da aurten Valonia-Bruselako Fenêtre Ouverte egitarauko protagonista. Igaz Kataluniari eskainitako egitarauaren arrakastearen ondoren dator Fenêtre Ouverte jaialdiaren bigarren aldia, zemendiaren 23tik abenduaren 4ra arte egingo dana.
Tokiko kultur instituzino desbardinen eta Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, EHUko Mikel Laboa Katedra, Euskadiko Filmategia, Euskal Kultur Erakundea, Donostia 2016 eta Euskaltzaindia euskal erakundeen laguntzaz sortu da programea. Helburu nagusia da euskal kulturearen aniztasuna eta adierazpen artistiko desbardinak ezagutarazotea, abenduaren 3ko Euskerearen Egunaren ospakizunakaz bat eginez.
Holan, besteak beste, euskal musikea, jantzak, erakusketak, literaturea, berbaldiak eta euskeraz egindako filmez osotutako ziklo bat izango dira Fenêtre Ouverte egitarauan. Gainera, egitasmoaren barruan Juan Mari Beltran eta bere taldeak euskal herri musikearen inguruko 30 bat emonaldi eta mintegi eskainiko ditue bertako eskoletan eta kultur gune desbardinetan.
Fenêtre Ouverte sur le Pays Basque egitarautik igaroko dira Joxean Fernandez Euskadiko Filmotekako zuzendaria, Andres Urrutia euskaltzainburua, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Juan Kruz Igerabide EHUko Mikel Laboa Katedrako zuzendaria eta Aurelia Arkotxa idazle eta euskaltzaina, besteak beste.
Era berean, Telmo Esnalen Urte berri on amona, Etxepare Euskal Institutuak sustaturiko Cyrus Suttonen Homeland, Fermin Muguruzaren Zuloak, Asier Altunaren Bertsolari eta Jose Mari Goenaga eta Jon Garañoren 80 egunean filmak eta dokumentalak, eta Kukai jantza taldearen Sorbatza eta Gelajauziak, eta Kukai eta Tanttakaren Komunikazioa-Inkomunikazioa ikuskizunak be izango dira ikusgai Valonia-Bruselan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!