Aide zabaleko pintura lehiaketea Garain datorren domekan

Bizkaie! 2013-11-19 13:54   kulturbiz

16 urtetik gorako edozeinek parte hartu leike eta nahi beste obra aurkeztu daitekez. Lanak aide zabalean egingo dira Garaiko udalerrian eta lehiaketearen egunean bertan. Lanak herriko irudietan oinarrituko dira, horreen aukeraketea erabat librea dalarik. Partaideek, egun berean, goizeko 9:00etatik 10:00etara bitartean Garaiko udaletxean zigilatu beharko ditue euskarriak.

Zubiaurre senitartekoak gogoratuz, Garaiko Udalak eta Gerediagak 2013an zehar antolatzen dagozan ekitaldien artean datorren domekan, zemendiaren 24an, kaleko pintura lehiaketea izango da Garaiko eleizatean.

16 urtetik gorako edozeinek parte hartu leike eta nahi beste obra aurkeztu daitekez. Lanak aide zabalean egingo dira Garaiko udalerrian eta lehiaketearen egunean bertan. Lanak herriko irudietan oinarrituko dira, horreen aukeraketea erabat librea dalarik. Partaideek, egun berean, goizeko 9:00etatik 10:00etara bitartean Garaiko udaletxean zigilatu beharko dabe erabiliko diran euskarriak. Egindako lanak, edozein formatu edo teknikan egin daitekezanak, arratsaldeko 14:00tik 14:30etarako tartean aurkeztu beharko dira udaletxean. Epaimahaiak arratsaldeko 20:00etan emongo dau bere erabagiaren barri.

Hiru sari egongo dira: lehenengoa 600 euro, bigarrena 500 euro eta hirugarrena 400 eurokoa. Lehen sailkatzen dan garaitarrak 300 euroko sari berezia izango dau. Parte hartu dabenen margoak zemendiaren 25etik abenduaren 1era ikusgai izango dira Garaiko udaletxean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu